
Arrigorriagatik martxa, bazkaria eta kontzertuak, Galdakaoko Etxera Egunean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Gautegun erromeria
Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak Etxera Eguna antolatu du Galdakaon zapaturako, maiatzak 17. Besteak beste, bazkaria eta kontzertuak prestatu dituzte.
Zapatuan, maiatzak 17, Hego Uribe eskualdera helduko da Sare Herritarraren furgoneta, euskal presoak dituzten herrietatik igarotzen dena. «Preso eta iheslariak etxean egon behar direla aldarrikatuko dugu», azpimarratu dute Saretik.
Furgonetaren harira, Etxera Eguna antolatuko du Sare Herritarrak zapatuan Galdakaon. Besteak beste, bazkaria eta kontzertuak prestatu dituzte egun horretarako, eta hemen batu dugu egitarau osoa:
11:00 Martxa Arrigorriagako plazatik Galdakaora
12:00 Kontzentrazioa eta hamaiketakoa, Basaurin
13:30 Poteo musikatua Galdakaon
15:00 Bazkaria
16:30 Bazkalostea: musika, bingoa…
19:00 Harrera udaletxean
19:30 Ekitaldia Santi Brouard enparantzan
20:30 Kontzertuak Santi Brouard enparantzan: Very Txarrak eta Gautegun