Jon Gomez Garai

«Nahi gabeko gonbidatua gure etxeetan», Bego Jugo

2020-03-20
Bego Jugo OrrantiaBINKE / 2020ko martxoa «Nahi gabeko gonbidatua gure etxeetan» Azken asteotan birus berri batek gure ohiturak eta bizimodua erabat aldatu ditu. SARS-CoV2 koronabirusa da bere izena eta COVID-19 gaixotasunarena —Coronavirus disease 2019—.  Zergatik hedatu da koronabirus hau? Birus berri bat delako hain zuzen ere. Birusak etengabe ari dira aldatzen, denboran zehar mantentzeko estrategia moduan. Txinatik datorren birusa da hau, eta ez da arraroa, munduko populazioaren laurdena bertan bizi da-eta. Bestalde, gaixotasun infekzioso emergente gehienak zoonosiak dira, hau da, animalietan daude eta gizakietara pasatzen dira, animalia basatiak elikagai moduan kontsumitzen direnean batez ere. Beste faktore batzuek ere, deforestazioak eta

«Galdakaoko euskal kulturgileen ekarpenaz», Gotzon Barandiaran

2020-03-20
KulturminezGotzon Barandiaran ArteagaBINKE / 2020ko martxoa Galdakaoko euskal kulturgileen ekarpenaz Azken hamarkadetan kultur sorkuntza zabaltzeko, transmititzeko eta gizarteratzeko moduak eraldatu egin dira: sorkuntza-testuinguru berriak sortu dira, kultur industrian eraldaketak gertatu dira, kazetaritzaren parametroak aldatu dira, hezkuntza arautuan pedagogiak berritu dira, kultur sorkuntzaren berariazko irakaskuntza murriztu da, kultur kritikaren ekarpenak sakabanatu dira, eta abar. Testuinguru berri horrek modu berezi batean eragin du euskal kultur sorkuntzaren transmisioan, are ahulagoak direlako kultur egiturak eta kultur esparruak euskararentzat. Gaur eta hemen, euskal kulturgintzaren erronka nagusia euskaldunak euren kulturara ekartzea da. Gaur eta hemen euskal kulturgintzaren berariazko erronka kulturzaleak sortzea da: sortzaileak izango diren zaleak

«Maratoi berbaren esangura bitxia», Antton Irusta

2020-03-20
Autu-mautuanAntton Irusta ZamalloaBINKE / 2020ko martxoa Maratoi berbaren esangura bitxia Autu-mautuan gatoz, irakurle, kontu kontari. Goazen, bada, joanean-joanean. Jakin gura duzu nondik datorren maratoi hitza? Ahor, horra hor. Orain dela 2.500 urte persiarrek armada handi bat osatu zuten eta Maratoneko lautadarantz abiatu ziren. Atenas eta Grezia osoa menperatzeko asmoz.Horregatik, Atenas hiriko zaharrak bildu egin ziren: —Aurre egin behar diegu persiarrei. Bestela, gure zahar eta emakumeek su emango diote gure Atenasi. Persia eta Atenasko armadak Maratoneko lautadan lehiatu ziren. Atesnatar soldadu bakoitzeko bederatzi persiar zeuden. Hala ere, Atenaskoek persiarrak azpiratzea lortu zuten. Persiarrek ihes egin zutenean, Miltziades greziar buruzagiak Filipidesi deitu

«Txorien zoria»

2020-03-20
Manu Etxebarria AyestaBINKE / 2020ko martxoa Euskal Herrian era askotako txoriak daukaguz, nagusiena saia eta txikiena txepetxa. Txori batzuk bertokoak doguz eta beste batzuk sasoika datozenak. Hegaztiok, «txori» izenez ezagutzen doguz, baina jatorrizko hitza «zori» da. Hasiera batean «zori» esan arren, denboraren podazuz, berba horren hasierako /z/, bilakatzen joan da: z>x>tx, hau da, zori> xori>txori ahoskatzeraino. Gaur egun, jatorrizko «zoria» badarabilgu baina «suerte» zentzuagaz, horra hor: «zorion/zorioneko/zoritxar/zoritxarreko /zorigaizto/zorigabeko» etab. Kasu honeitan, «zori», izatez, txori da, baina erromatar aztien interpretazioen arabera, eskumako «zoriak» baikorrak ziran eta ezkerrekoak ezkorrak. Erromatarrak adituak ei ziran txorien munduan, baina euskaldunok be ez ei gara gitxiago

Kostata eta indarrez, baina azkenean iritsi da metroa Galdakaora | AGINKE!

2020-03-20
Aginke!BINKE / 2020ko martxoa Kostata eta indarrez, baina azkenean iritsi da metroa Galdakaora Azkenean iritsi da metroa Galdakao eta Usansolora. Eta ez metroa bakarrik, metro eta erdia ere iritsi delako herriko kaleetara. Aginduei jarraituz, egunkaria, janaria edo beharrezko dugun hori erostera irtetzen garenean, aurreko zein atzeko pertsonarekin mantendu behar dugun distantziaz ari gara. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Itxialdiaren ondorioz, jendea kondoi eske doa Olinpo eta Fiore putetxeetara | AGINKE!

2020-03-20
Aginke!BINKE / 2020ko martxoa Itxialdiaren ondorioz, jendea kondoi eske doa Olinpo eta Fiore putetxeetara Herritarrak pairatzen ari diren itxialdiaren ondorioz, hainbat bikote 9 hilabete barru egon daitekeen «baby boomaren» beldur da. Hori dela eta, herriko farmaziak preserbatibo gabe geratu dira eta Olinpo eta Fiorera joan behar izan dute material eske, bertan iraungitzeko bidean egon daitezkeelako. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Txakurrek umeek baino eskubide gehiago dituzte itxialdian | AGINKE!

2020-03-20
Aginke!BINKE / 2020ko martxoa Txakurrek umeek baino eskubide gehiago dituzte itxialdian Umeek koarentena dela eta etxetik irten ezinik dirauten bitartean, egunetik egunera pertsona gehiago dira txakurren bati tiraka herriko parkeetatik paseotxoa ematen dutenak, hori Gobernuak baimentzen baitu, animaliaren hobebeharrez. Martxoaren 14tik %200 igo dira txakurren erosketak. AGINKE! Errealitatetik hurbilegi dauden albiste faltsuak!

Ziortza Gandarias: «Euskal komunitateari estimua diote Boisen; alkatea ere euskalduna da!»

2020-03-20
Ziortza Gandarias, Boiseko galdakoztarraBINKE / 2020ko martxoa «Euskal komunitateari estimua diote Boisen; alkatea ere euskalduna da!» Sortzez: Galdakaokoa, Kurtzea ingurukoa.Gaur egun: Boisen, AEBetako Idaho estatuan.Jaiotza urtea: 1987.Ikasketak: Euskal Filologian Lizentziaduna eta Euskal Ikasketetan Doktorea da, besteak beste.Zertan dabil: Boise State Unibertsitateko Euskal Ikasketen Saileko irakasle Munduko Hizkuntzen Departamentuan. Zerk eraman zintuen herritik alde egitera? Ikasketek ekarri ninduten Ameriketako Estatu Batuetara. Renoko Unibertsitatera —University of Nevada, Reno— joan nintzen tesia egitera. Lau urtez egon nintzen tesia egiten. Esperientzia bikaina izan zen. Erabat gomendagarria! Zeintzuk dira bizi izan dituzun aldaketarik nabarmenenak? Distantzia amaigabeak, edozertarako kotxearen beharra izatea, kafea termoan leku guztietara eramatea,

Dekantuz: «Herriko kuadrilen suhiltzaile egutegia egiteko ideia daukagu»

2020-03-20
Dekantuz kuadrila @dekantuz98BINKE / 2020ko martxoa «Herriko kuadrilen suhiltzaile egutegia egiteko ideia daukagu» GALDERAK: Boliñak kuadrila @bolinhas_xodo Zein izango litzateke zuen bizitza definitzen duen filma? Ali G, Galdakaoko kuadrilen artean errespetua egotea baita gure helburu nagusia. Gainera, film honekin oso identifikatuta sentitzen gara, protagonista gure kuadrilako Unai Beitiaren antzera janzten delako, beti horiz. Zein kuadrilarekin pasatuko zenituzkete 24 ordu? Patxikukoekin, gure gurasoak bailira tratatzen gaituztelako. Azken bi urte hauetan oso harreman estua egin dugu: lagunartekoak, juergak… Are gehiago, laster «Pakantuz dei» izeneko egun bat egiteko asmoa dugu. Bi kuadrilak batera egun osoko egitaraua prestatzen gabiltza. Bazkaria, paintball, kontzertua… Hala ere,

Iñaki Bidaurre: «Protokoloa zaintzea oso zaila da harrera etxe batean»

2020-03-20
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko. Iñaki Bidaurre, gizarte hezitzaileaBINKE / 2020ko martxoa «Protokoloa zaintzea oso zaila da harrera etxe batean» Orokorrean, zelakoa da harrera etxe batean lan egitea? Bi alde nabarmeneko lana da, oso polita baina baita gogorra ere. Gure funtzioa hiru urtetik 17 urte bitarteko hamar gazteren bizitzak aurrera ateratzen laguntzea da, beharrizan material zein emozionalak bermatzea… Figura erreferentzialak izatea. Adingabeko asko etxe berean, erraza al da koronabirusaren aurkako neurriak bermatzea? Ez, oso zaila. Aurreko astean egin genuen bilera berezi

Jontxu Martinez: «Beti gura izan dot antzerkitik edo aktore lanetik bizi»

2020-02-26
Jontxu Martinez, aktoreaBINKE / 2020ko otsaila «Beti gura izan dot antzerkitik edo aktore lanetik bizi» TESTUAK: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Gotzon Almaraz Arazoak esperientzia eta lezio positibo bilakatzean omen dago norbere bizitzaren gakoa. Eta «motxiladun ume» izanda 21 urte eman baditu ere, indar zein sufrimendu guzti horiek ondo bideratzen jakin ditu hilabeteko protagonista nagusiak: oholtzara modu profesionalean eramaten hasi da barruan duen talentu guztia, eta ametsa bete berritan batu gara berarekin Usansoloko plazan. Usansolotar peto-peto bat Galdakaon Olentzero. Zelan daramazu hori? Oso ondo eta oso harro, egia esanda. Plazerra da Olentzero izatea, oso gustagarria da egun horretan bizitzen dana. Umeen ilusioa

«Zure esku», Olaia Egiarte

2020-02-21
Olaia Egiarte FernandezBINKE / 2020ko otsaila Zure esku Pentsatu al duzu inoiz zer eragina duen erosten dugun arropak gure planetan? Urtero, ehungintzak berotegi efektuan eragiten duten gasen %8 isurtzen ditu atmosferara, itsas garraioak eta nazioarteko hegaldiak elkarrekin baino gehiago. Kamiseta eta praka bakero batzuk egiteko behar den kotoia ekoizteko 10.000 eta 20.000 litro ur artean behar dira. Gainera, tindatze prozesuan erabiltzen den ur gehiena inguruko ibai eta itsasoetan amaitzen da, munduko uren kutsaduraren %20 izanik. Bestalde, zuntz sintetiko poliestikoak petroliotik datozenez, horiekin egindako arropa erostean petrolioaren erabilerarekin lotutako arazo ezagunak areagotzen ditugu —kutsadura, gerrak…—. Horrelako arropak garbitzeak ere arazoak sortzen

situs togel

situs toto