«Garbitasuna», Udane Atutxa
Udane Atutxa LarrinagaBINKE / 2016ko urria Garbitasuna Amaitu berri den udan izandako oporraldian atzerrira joateko aukera izan genuen eta bertako kulturak eta paisaiak ez ezik gizarte ohiturek ere ahozabalik utzi gintuzten bidai-laguna eta biok. Batez ere, kaleen garbitasunak. Hamalau milioi pertsona bizi diren hiri batean zaila da lurrean zikinkeriarik ez aurkitzea —norbaitek esku-artean zeukan paperezko musuzapia haizeak eraman duelako edo ganorabakoren batek nahita txiklearen papera lurrera bota duelako— baina, hala eta guztiz ere, kaleak garbi eta txukun zeuden. Gurean ez bezala ez genuen ehun metro bakoitzeko zakarrontzi bat aurkitu, jatekoa saltzen zuten saltokien atarian zeuden hondakinak botatzeko ontziak; kalean egiten