«Desintoxikazioa», Bea de Francisco
Bea de Francisco GonzalezBINKE / 2020ko apirila Desintoxikazioa Hasi baino lehen eskerrak eman gurako nizkieke honen bitartez Osasun Krisi honetako lehenengo ilaran zaudeten guztiei, eta animoak eman gure nagusiei. Ordea, niretzako itxialdi honek desintoxikatzeko balio izan dit. Zergatik? Ez dudalako ordutegirik, ez naiz erlojuaren menpe bizi, ez lanera joateko, ez gimnasiora joateko, ezta yoga egitera joateko ere ez. Eta horiek ere egiten jarraitzen ditut, baina nire ordutegian. Orain ez dago entzuten uzten ez didan zaratarik, ez dut apenas zapatarik erabiltzen eta nire oinek eskertu egiten dute, gehiago irakurtzen dut, hobeto egiten dut lo eta baita amets ere egin. Aspaldiko argazkiak