MerakiYayone Altuna CharterinaBINKE / 2022ko apirila Haurren ahotsa Eta haurrei galdetuko bagenie zer nolako jolas parkea nahi duten? Galdetuko bagenie zer nolako jaiak nahi dituzten? Zer nolako herria nahi duten? Zer duten intereseko? Azken finean, entzungo bagenie? Erreza ematen duen arren, helduok ohituago gaude haurren hobe beharrez jardutera —noski haien iritzirik eskatu gabe—, kontrakora baino; hala ere, gero eta gehiago dira, aldaketa sozial eta politikoa planteatzen dutenak, haurrak eragile aktibo gisara onartzen dituztenak; Eurentzat beharrean, eurekin lan egitearen garrantziaz jabetu direnak; zergatik haurrekin? 1 – Eskubidea delako: Ahaztu egiten zaigu, haurrak, pertsona diren heinean eskubide eta betebeharrak dituztela, eta besteak