Ganguren Mendi Taldeak Baltzolako kobazuloetara irteera antolatu du domekarako, urriak 12. Familia osoari zuzendutako 4 kilometroko ibilbidea egingo dute eta ostean eskalada praktika egiteko aukera izango dute gaztetxoek.
Baltzolako kobazuloak bisitatzeko aukera eskainiko du Ganguren Mendi Taldeak domekan, urriak 12. Autobusez abiatuko dira Galdakaoko Udaltzaingotik 09:00etan eta ordubete beranduago hasiko dira ibiltzen.
Guztira 4 kilometro egingo dituzte San Francisco elizatik hasita eta ibilbidearen ondoren eskalada praktika egiteko aukera izango dute txikienek, Euskadiko Mendi Federazioko bi teknikoren eskutik.
Ruta zirkularra izango da eta eskalada San Francisko eliza ondoko ormetan egingo dute parte-hartzaileek.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Ganguren Mendi Taldearen webgunean.
 
             
                




 
                        