Belaunaldiak eskutik helduta

Argazkia: Bengoetxe BHI.

Zahartzaroak jendartean hainbat sentsazio, sentimendu sorrarazten ditu: pertsona adina emozio!!! Eta zahartzaroa eta nerabezaroa aurrez-aurre jartzen direnean, zer sentitzen ete da? Zer pentsatuko ete dau batak bestearen inguruan?…

Bada, ariketa hori egin dugu Bengoetxe BHIko 1. batxilergoko ikasle eta Galdakaoko Santa Barbara eta San Andres eta Usansoloko San Andres zaharren egoitzako egoiliarren artean. Belaunaldien arteko topaketa, elkar ezagutza…

Hainbatek elkarri eskua emon, heldu, oratu.. diote. Zein keinu sinple bezain indartsua!!! Esku goxoak, leunak, zimelduak, hezurtsuak, haragitsuak…

Agian ahoz esan ezin direnak, elkarri helduta adierazi diote; izan ere, batzuetan hitzek ezin dute esan nerabeak edadetuari esan nahiko liokeena edo edadetuak adierazi, momentu horretan sentitzen duena.

Ziur gaude otsailean berriro ere esku zabalik hartuko gaituztela eurenera bisitan goazenean, eta berriro ere elkarri eskua emango diogu.

situs togel

situs toto