Betsaidera irteera antolatuko du domekan Ganguren Mendi Taldeak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Basquemountains
Ganguren Mendi Talde galdakoztarrak Betsaidera irteera antolatuko du domekan, irailak 17. Kanpazarretik abiatuko dira eta guztira 12 kilometroko ibilbidea egingo dute.
Ikasturte hasierarekin batera berriz hasi da Ganguren Mendi Talde galdakoztarra irteera eta ibilbideak antolatzen. Pasa den asteburuan Ganguren mendira igoera tradizionala egin zuten eta dozenaka auzokide batu ziren hitzorduan.
Domekan ordea Betsaidera joango dira. Udaletxetik abiatuko dira 9:00etan eta 12 kilometroko ibilbidea egingo dute Kanpazar, Artadi, Santa Luzia, Larragain, Larrabil, Betsaide eta Arrazola zeharkatuz.
Betsaide 564 metroko garaiera duen muino txiki bat da, Anboto eta Udalaitz mendiguneen arteko erdibidean kokatua.