
Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Kareaga Auzotik
Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du Biziz Bizi elkarteak bihar, maiatzak 31. Ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.
Ohi duenez, Biziz Bizi elkarteak Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du hilabete honetako azken zapatuan, hau da, bihar, maiatzak 31.
Martxaren 38. edizioan Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira berriz ere 11:00etan, eta guztira 25 kilometro egingo dituzte.
«Herrialde batzuetan maiatza izendatu dute bizikletaren hilabetea, hemen urte osoa izatea nahi dugu, baina horretarako bidegorriak behar ditugu eta Erakundeek lagundu behar dute. Bizikleta erabiltzen dugu guztion osasunerako. Erakundeak ez dira herritarren beharren erritmoan lanean ari; badirudi, berriz ere, etxeko lanak egin gabe joango garela oporretara», adierazi dute elkartetik.