BIDEOA | Edurne Espilla: «Euskararen aldeko irmotasuna eskatuko nuke, normalkuntza eman dadin»
Domeka iluntzero, Galdakaoko Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariak gure kamera aurretik pasako dira galdera sinple batzuk erantzuteko, baina bideoen edizio zirikatzaile batekin sufrituta. EH Bilduren izenean, Edurne Espilla bozeramaileak erantzun du uda-testa!
Udarekin batera atal berri bat jarri zuen martxan BINKEk, Galdakaoko Udaleko politikariak jarri dituena BINKEk kameraren aurrean: uda-testa. Domeka iluntzetan Galdakaoko alkateak eta Galdakaoko Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztien bozeramaileek BINKEren galdetegi arina erantzun dute, bideoen edizio zirikatzaile batekin sufrituta.
Iñigo Hernando alkatea izan zen lehen gonbidatua eta ondoren azken udal-hauteskundeetan jasotako emaitzen arabera ordenatuta alderdietako ordezkariak izan ditugu gonbidatu, txikitik handira.
Auzoak plataformaren Monika Bailon, Usansolo Herria plataformaren Iñaki Urgoiti, PSE-EEren Victor Trimiño eta EAJ-PNVren Ainhoa Agirregoikoa jarri dira honezkero kameraren aurrean eta azkena Edurne Espilla izan da, EH Bilduko bozeramailea. Ikusi bideoa!