Bihar irekiko da Galdakaoko euskaltegietan izena emateko epea

Argazkia: Galdakaoko Udala

Ikasturte honetan ere euskara maila hobetu edo hizkuntza ikasteko aukera izango da Galdakaon. Udal Euskaltegiak eta AEK Barandiaran Euskaltegiak bihar, irailak 2, zabalduko dute izena emateko epea.

Ikasturte berriarekin batera Galdakaoko euskaltegiak ere martxan jarriko dira. Udal Euskaltegiak eta AEK Barandiaran Euskaltegiak izena emateko epea bihar, irailak 2, zabalduko dute eta 26ra eta 28ra arte egin daiteke, hurrenez hurren.

Udal euskaltegiak maila guztietarako ikastaroak eskainiko ditu A1 eta C2 artean, ordutegi malguekin. Interesa dutenek astean bi, hiru edo lau eguneko aurrez aurreko ikastaroen, jardun biko taldeen (B2 eta C1 mailetan) edo autoikaskuntza formatuko kurtsoen artean aukera dezakete. Ikastaro bakoitzari buruzko informazio zehatza webgunean kontsulta daiteke.

Matrikula Udalaren webgunearen bidez egin ahal izango da eta iraileko lehen hamabostaldian egiten dutenek % 25eko deskontua izango dute. Gainera, Galdakaoko Udalak matrikula ordaintzeko dirulaguntza emango die kolektibo hauetakoren bateko pertsonei, beti ere ikastarora %75eko edo gehiagoko asistentzia izanez gero.

Informazio gehiago eskuratzeko, gaurtik aurrera ohiko kanalen bidez harremanetan jartzeko aukera izango da: 944 566 174 telefonoan edo zentroan bertan (Muguru, 6), astelehenetik barikura, 9:30-14:00, eta eguazten eta eguenetan, 16:30-19:30. Euskaltegia@galdakao.eus helbide elektronikora ere idatz daiteke.

Bestalde, AEK Barandiaran Euskaltegiaren ikastaroetan izena emateko webgune bitartez egin behar da ere, eta baita bai aurrez-aurre.

Galdakaoko Udalak bezala, Eusko Jaurlaritzak ere hobariak eskaintzen ditu euskara ikasteko. Informazio eta baldintza guztiak AEKren webgunean kontsulta daitezke, 944 564 119 telefonoan, barandiaran@aek.eus helbide elektronikora idatziz edo zentroan bertan, astelehenetik barikura, 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.