Hamar urteko isilunearen ostean, agertokietara itzuliko da Biok talde usansolotarra. Urtarrilaren 30ean eskainiko dute lehen kontzertua, Bilboko Santa 27 aretoan.
Hamar urte pasatxoko isilunearen ostean, oholtzetako ikuskizunetara itzuliko da Biok metalcore musika taldea. Urtarrilaren 30ean eskainiko dute geldialdiaren osteko lehen kontzertua eta Bilboko Santana 27 aretoan izango da, Rise To Fall taldearekin batera.
Hitzordua 20:30ean izango da, eta sarrerak eskuragai daude aretoaren webgunean.
Biok taldea Galdakaon sortu zen 1999. urtean eta metal munduan talde ezaguna izan zen, urtero hamaika kontzertu eskainiz.
Horien artean nabarmentzekoak dira esaterako Bilbao BBK Live, Lanzadera Sur eta Festimad jaialdietan eskainitakoak, edo 2009an Galdakaoko Ibilaldiarentzat sortutako kantua.
Azaroan iragarri zuten oholtzetako ikuskizunetara bueltatzeko asmoa, eta «gogo handiekin» daude.«Ume txikien moduan gaude data itxaroten, oso momentu berezia izango delako taldeko beteranoentzat eta baita berrientzat ere, batera joko dugun lehenengo aldia izango delako», aitortu zuten Ibon Negreira eta Oier Cacho taldekideek, BINKEri eskanitako elkarrizketan.
Galdakaon sortu zen arren, usansolotartzat dute taldea, «oso ondo hartu gaituen herria izan delako beti».




