Galdabusak ordutegia zabalduko du Santakurtzetan eta egun batzuetan zerbitzua eskainiko du gauetan ere. Bizkaibusek aldiz, aldaketak egingo ditu zerbitzuan jaietan zehar. Ordutegiak ezagutu albiste honetan.
Herritarrek jaietan segurtasunez gozatzeko asmoz, Galdabusak ordutegia zabalduko du Santakurtzetan. Zehazki, gaueko ordutegia eskainiko ere du irailaren 12, 13, 19 eta 20ean, 00:00etatik 07:00etara.
Ordubetean behin geratuko da geraleku hauetako bakoitzean: Galdakao erdialdea (J.B. Uriarte 30), Urreta, Bengoetxe, Olabarrieta, Aperribai, Arkotxa, Zuhatzu, Bekea eta Olabarri. Gainera, gidariak egokitzat jotzen badu, ibilbidean zehar beste puntu batzuetan ere gelditu ahal izango da.
Bestalde, Arratiarako autobus zerbitzua eskainiko da Santakurtzetan zehar, BINKEk jaso zuenez, eta Bizkaibusek ere aldaketak egingo ditu zerbitzuan.
Azken honek A2610, A3631, A3641, A3642, A3911, A3912, A3930 eta A3932 zerbitzuetan egingo ditu aldaketak, eta ordutegi zehatzak Bizkaibusen webgunean, sare sozialetan eta aplikazioan.