‘Carmen y Lola’ pelikularekin zine forum saioa antolatuko du Mairik bihar

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: RTVE

Mairi Emakume Feminista Batzak zine forum saioa antolatu du biharko, maiatzak 22. Saioa Torrezabal Kultur Etxean izango da eta ‘Carmen y Lola’ pelikula aztertuko dute parte-hartzaileek.

Mairi Emakume Feminitsta Batzak hainbat ekintza antolatzen ditu Galdakaon urtean zehar eta bihar, maiatzak 22, zine forum saio berri batean parte hartzeko aukera eskainiko du, Torrezabal Kultur Etxean 18:30ean.

Hitzorduan Arantxa Echevarria zuzendariaren ‘Carmen y Lola’ pelikula aztertuko dute, «maitasunaren eta askatasunaren aldeko borroka erakusten duen istorio indartsua».

Antolatzaileek azaldu dutenez, proiekzioaren ostean eztabaidarako gunea zabalduko dute, iritziak partekatzeko eta hausnartzeko.