
EGITARAUA | Asentzioko jaiak ospatuko dituzte asteburuan Bekea auzoan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Andra Mari Dantza Taldea
Barikutik domekara bitarte Asentzioko jaiak ospatuko dira Bekea auzo galdakoztarrean, egitarau zabalarekin. Besteak beste, bazkariak, tortilla txapelketa eta kirol ekintzak izango dira. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Asteburu honetan jai giroa bueltatuko da Bekea auzora. Barikutik, maiatzak 30, domekara bitarte, hainbat ekintza antolatu dituzte Asentzioko jaiak ospatzeko eta ekainaren 8an ere Txakoli Eguna antolatuko dute.
Hemen batu dugu Asentzioko jaien egitarau osoa:
Maiatzak 30, barikua
18:00 Txupinazoa, ‘Txipli-txapla-pum!’ kalejira eta jai hasiera, Andra Mari Txiki dantza-dantzari
18:30 Esku pilota partidak Adiskideren eskutik
Maiatzak 31, zapatua
11:00 III. Tortilla txapelketa
12:30 Gazteentzako jolasak
13:30 Auzokoen bazkaria
18:00 IX. Euskal artzain txakur lehiaketa
21:30 Musika jaialdia
Ekainak 1, domeka
09:00 Mendi-ibilaldia Ganguren MTren eskutik
12:00 Meza nagusia
12:30 Da Capo Musika Banda eta Galdakaoko txistulariak, eta Andra Mari Eusko Dantzari Taldearen erakustaldia
15:00 Herri bazkaria, bertsolariak (Estiballes&Company) eta erromeria Etxebarria Aita-Seme Trikitilariaken eskutik
21:00 Jaien amaiera eta azken biribilketa
Ekainak 8, domeka
13:00 Txakoli Eguna
