EGITARAUA | Bengoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Bengoetxe auzo galdakoztarreko jaiak gaurtik domekara bitarte ospatuko dira. Besteak beste, janari txapelketak, tailerrak eta musika saioak antolatuko dituzte hiru egunetan zehar. Albiste honetan batu dugu egitarau osoa.
Uda aurrera doa eta honekin batera jaiak heltzen ari dira Euskal Herriko herrietara, tartean Galdakao. Bengoetxe auzoak jaiak ospatuko ditu aurten ere uztailean, gaurtik domekara bitarte. Horretarako egitarau zabala antolatuko dute auzo galdakoztarrean, ume eta nagusiei zuzendutakoa.
Besteak beste, janari txapelketak, musika eta dantza saioak, buruhandiak eta tailerrak izango dira Bengoetxen hiru egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Uztailak 14, barikua
19:00 Pregoia eta txupinazoa
19:00 Kalejira txistulariekin eta buruhandiekin
19:30 Sardina-jan herrikoia
20:30 Erromeria: Joxe Mendizabal
22:30 Bingo herrikoia
23:30 ‘Miss eta Mister Bengoetxe 2023’ aukeraketa
00:00 Dantzaldia: DJ Gaua
Uztailak 15, zapatua
11:00 Bizikleten ginkana
12:30 Apar festa
13:00 Pintxo-potea txosnan: edaria eta kroketa doan
13:15 Buruhandiak
13:30 Da Capo Galdakaoko Musika Banda
16:00 Mus eta Briska txapelketak
17:30 Ponpa tailerra: Yato
18:30 Eskulanak eta jolasak umeentzat, Rigor Mortisen eskutik
20:00 Drag Queen Showa
21:15 Bingo herrikoia
22:00 Dantzaldia: DJ Zirkin
23:15 Kontzertuak herriko taldeekin: Akëer + Brea
01:00 Erromeria: Altxa Porru
Uztailak 16, domeka
10:30 Goitibeherak: umeak eta helduak
11:00 Meza
11:30 Tortilla lehiaketa
12:30 Buruhandiak
13:30 Bengoetxe Kantari
14:00 Tortilla lehiaketaren sari banaketa
14:30 Herri bazkaria: paella, postrea eta edaria (9 euro). Tiketak salgai Jubiletxen eta Geltokin
15:30 Kantu Zaharren saioa eta erromeria Joxe Mendizabalekin
17:30 Herri Kirolak
19:30 Maximo Moreno Musika Eskolako ikasleen emanaldia Haize Roldanekin batera
20:30 Jai amaiera