
EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bitsi Auzo Elkartea
Berezikoetxe, Iberluze, Torrezabal eta San Inazioko auzo elkarteak, Bitsik, auzo horietako jaiak antolatu ditu astebururako. Gaur, ekainak 6, hasiko dira jaiak eta astelehenera arte luzatuko dira. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Gaurtik, ekainak 6, astelehenera bitarte, Berezikoetxeko jaiak ospatuko dituzte eta Bitsik, Berezikoetxe, Iberluze, Torrezabal eta San Inazioko auzo elkarteak, egitarau zabala antolatu du egun hauetarako.
Besteak beste, bingo herrikoia, paella banaketa, patata tortilla lehiaketa, igel txapelketa, magia ikuskizuna, baita hainbat kalejira eta kontzertuak eskainiko dituzte. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Ekainak 6, barikua
19:30 Txupinazoa
19:45 Kalejira Soka Batukadak girotua
20:00 Gilda dastaketa auzoko tabernetan
20:30 Saltxitxa ogitartekoa txikientzat, Bitsi elkartearen egoitzan
21:00 Umeentzako musika
22:00 Racay Rollo kontzertua
00:00 Bingo herrikoia
00:30 Gaupasa musika saioa
Ekainak 7, zapatua
11:30 Paella herrikoia prestatzeko lanak
13:30 Kalejira
14:30 Paella banaketa, Berezikoetxe plazan
17:30 Haur eta nagusientzako jolasak
18:00 VII. Guito jaurtiketa
19:00 Kontzertua: Aitor & Maider
22:00 Kontzertua: Diego Vision & Su Banda
01:00 Bingo herrikoia
01:30 Gaupasa Mozoilo irratiarekin
Ekainak 8, domeka
11:30 VI. Patata tortilla lehiaketa
12:00 Xaboi ponpak egiteko tailerra
12:30 IV. Ping-pong txapelketa
13:30 IV. Igel txapelketa
14:30 Bazkari herrikoia, trikitixa eta panderoarekin girotuta
17:30 Txikientzako eta adinekoentzako Winston magoaren magia ikuskizuna
19:00 Sari banaketa
20:00 Jaien amaiera
Ekainak 9, astelehena
Haurren eguna, prezio herrikoiekin