Gabonak heltzear dira eta hauek ospatzeko programa anitza antolatu dute Galdakaon. Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dute txikienek eta musikak eta bertsoek ere lekua izango dute. Hemen batu dugu hurrengo egunetako egitaraua.
Ume eta nagusiek irrikaz itxaroten dituzten Gabonak heltzear daude eta Galdakaoko Udalak eta eragileek hainbat ekintza antolatu dituzte herritar guztiek gozatzeko helburuz.
Besteak beste, Lumak Dantzan ikuskizuna hartuko du Torrezabalek, eta Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dute txikienek.
Halaber, Maika Makovskiren kontzertua eta bertsosalda eskainiko dituzte. Hemen batu dugu programazio osoa, egunez egun:
Abenduak 19, barikua
19:00 San Tomas Txiki, Santi Brouard enparantzan
19:30 ‘Lumak dantzan’ ikuskizuna Lorratza erromeriarekin, Santi Brouard enparantzan
Abenduak 20, zapatua
18:00 ‘Zimurren artean kontu kantari’ ikuskizuna, Torrezabal Kultur Etxean
Abenduak 22, astelehena
11:30 Galtzagorriak umeen gutunak jasotzen, Zuhatzutik
16:30 Galtzagorriak umeen gutunak jasotzen, Txistulandan
17:00 Ipuin kontalaria, Olabarrietako Adinekoen Zentroan
17:00 Txokolatada, topaguneetan
Abenduak 23, martitzena
11:30 Galtzagorriak umeen gutunak jasotzen, Erletxetik
13:00 Ipuin kontalaria, eta galtzagorriak umeen gutuna jasotzeko, Elexalden
17:30 Olentzero eta Mari Domingik Aperribaiko nagusien
18:00 Olentzero eta Mari Domingiren antzerkia, Torrezabal Kultur Etxean egoitzara bisita
18:30 Olentzero eta Mari Domingiren harrera frontoian
Abenduak 24, eguaztena
16:00 Argazkiak Olentzero eta Mari Domingirekin, Kurtzeko plazan
17:00 Kalejira Olentzero eta Mari Domingirekin, herrian zehar Divenire eta Galdakao Txistu Bandarekin batera
18:00 Bukaera ekitaldia Patakon Kultur Elkartea eta Andra Mari Dantza Taldearen esku, Santi Brouard enparantzan
Abenduak 26-27
11:30-14:00 eta 16:30-19:30 Mendabalde basatia, Gabonetako haur parkea
Abenduak 27, zapatua
20:00 Maika Makovskiren kontzertua, Torrezabal Kultur Etxean
Abenduak 28, domeka
19:00 Bertsosalda, Torrezabal Kultur Etxean: Miren Artetxe Sarasola, Aitor Mendiluze González, Igor Elortza Aranoa, Aissa Intxausti Aburruza, Uxue Alberdi Estibaritz eta Aitor Bizkarra Ruiz.
Abenduak 29-30
17:00 eta 18:00 Beldurrezko pasabidea, topaguneetan
Abenduak 30, martitzena
19:00 Maluta Zirko Gala, Torrezabal Kultur Etxean
Urtarrilak 5, astelehena
11:30 Umeentzako tailerrak eta txokolate banaketa, Bengoetxeko institutuan
16:30 Haurrentzako Gabon Festa, Bengoetxeko elizan
18:00 Erregeen kabalgataren hasiera eta gozokien banaketa, Bengoetxeko elizatik Kurtzeko plazara





