
EGITARAUA | Galdakaoko Elkarlaguntza Astea bihartik zapatura bitarte antolatuko dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea
Galdakaoko Elkarlaguntza Astea antolatu dute bihartik, ekainak 17, zapatura bitarte. Bost egunetan zehar hainbat ekintza eskainiko dituzte eta hemen batu dugu egitarau osoa.
Urtero egin ohi duenez, Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak Elkarlaguntza Aste antolatuko du aurten ere. Kasu honetan bihartik, ekainak 17, zapatura bitarte izango da.
Saretu, borrokatu eta antolatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte bost egunetan zehar, herriko gune ezberdinetan. Hemen batu dugu egitarau osoa, egunez egun:
Ekainak 17, martitzena
17:00 Israelgo produktuei boikot, herri gunetik hasita
Ekainak 18, eguaztena
16:30 Emakume eta genero disidente artisauen azoka, Plaza gorrian
21:00 Afari tematikoa Herriko Bentan: zer ari da gertatzen Arkotxan?
Ekainak 19, eguena
16:30 Auzolana urrenako ortu komunalean
18:30 Herriguneko biltegia zabalik
Ekainak 20, barikua
Herriko Bentan
18:00 ‘Etxebizitza guztiontzat, negozioa borrokatu! hitzaldia’, Etxebizitza Sindikatua Sarearen eskutik
20:00 Pantx Records pintxada
Ekainak 21, zapatua
Bekean
12:00 ‘Bekeako ortua’ hitzaldia
15:00 Bazkari komunala
17:00 Serigrafia tailerra
20:00 Udako solstizio sua