EGITARAUA | Galdakaoko XXXII. Musika Astea azaroaren 20tik 25era antolatuko da
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Azaroaren 20tik 25era antolatuko da Galdakaoko Musika Astearen hogeita hamabigarren edizioa. Aurten sei ikuskizun hartuko ditu eta gaur aurkeztu dute egitarau osoa Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, Edurne Espilla Kultura zinegotziak eta Arantza Zaton Maximo Moreno Musika Eskolako zuzendariak. Hemen batu dugu programa egunez egun.
Beste urte batez. Musika Astea antolatuko da Galdakaon. Aurtengo edizioa hogeita hamabigarrena da eta guztira sei ikuskizun hartuko ditu, besteak beste, Galdakaoko Da Capo Musika Bandarena eta Gehi Zazpi eta Gospel Bilbao taldeenak.
Gaur aurkeztu dute aurtengo edizioa Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak, Edurne Espilla Kultura zinegotziak eta Arantza Zaton Maximo Moreno Musika Eskolako zuzendariak, Musika Eskolan bertan egindako agerraldian.
Honetan, Hernandok azpimarratu du «herrian errotuta» dagoen ekimena dela Musika Astea eta Espillak Musika Eskolak egiten duen «esfortsua« aldarrikatu du.
Zatonek ordea, ikasle eta herritarrak saioetara joatera animatu ditu eta XXXII. Musikaren Astean azaroaren 20tik 25era eskainiko diren ikuskizunen berri eman du. Hemen batu ditugu, egunez egun:
Azaroak 20, astelehena
19:30 Gehi Zazpi biolontzelo taldearen kontzertua
Azaroak 21, martitzena
19:30 Asociación Musical Gospel Bilbao koruaren emanaldia
Azaroak 22, eguaztena
19:00 Ad Libitum Txistu Bandarekin kalejira Torrezabal Kultur Etxearen inguruetan
19:30 Olatz García-Ergüin Sextet & Miguel Salvadorren kontzertua, ‘The standards of my childhood’ diska aurkezteko
Azaroak 23, eguena
19:30 Ander Marzana pianojolearen gaztearen kontzertua
Azaroak 24, zapatua
20:00 Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren kontzertua Mikel N´Dong musikariarekin batera, ‘Mirando Hacia Fuera’ izenpean
Kalejira izan ezik, saio guztiak Torrezabal Kultur Etxean izango dira eta sarrerak eskuragai daude aretoan eta webgunean 3 euroko prezioan.