EGITARAUA | Korrika Kulturala Galdakaon eta Usansolon

Euskara
BINKE / 2022ko martxoa

Korrika Kulturala Galdakaon eta Usansolon

TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIAK: AEK, Korrika 2022

Apirilaren 1ean Galdakaotik eta apirilaren 6an Usansolotik pasatuko den 22. Korrikarako motorrak berotzeko, hilabete honen amaieran hasiko dira ospakizun ekitaldiak. Hemen batu ditu jarduera guztiak Binkek:

Amurriotik ekingo dio bideari martxoaren 31an eta Donostian bukatuko du apirilaren 10ean AEK-k antolatutako 2022ko Korrikak. Gure herriei dagozkien egunez gain —apirilak 1 eta apirilak 6—, Korrika Kulturala antolatu da Galdakaon eta Usansolon beste hainbat egunetan, hain zuzen ere, apirilaren lehenengo eta bigarren asteetan.

Hurrengo hau izango da Galdakaon eta Usansolon Korrikaren harira antolatutako egitaraua:

GALDAKAO

Martxoak 31, eguena

20:30. Triki-poteoa Someran Zizpa Gazte Konpartsaren eskutik.
22:30. Mendi ibilbidea frontalekin Ganguren Mendi Taldearen eskutik.
Ondoren, txorizoa sagardotan Peña Santa Cruzen eskutik.
Izena emateko: barandiaran@aek.eus
Azken eguna: martxoak 29

Apirilak 1, barikua

02:20. KORRIKA BADATOR!
Aperribai – Bengoetxe – Urreta – Erdigunea – Olabarri – Azkarri – Erletxe – Kortederra.
17:00. Urtxintxaren tailerra Gandasegiko arkupetan Gurasolagunen eskutik.
Ordubeteko hiru saio (aukeran)
Izena emateko: galdakao_berba@aek.eus
Azken eguna: martxoak 29
18:30. Pilota partidak Adiskide Pilota Taldearen eskutik.
20:30. Euskal kantak Kurtzeko frontoian Galdakao Kantariren eskutik.

Apirilak 2, zapatua

KORRIKA EGUNA!
11:00. Korrikaren aldeko kuestazioa herriko hainbat gunetan.
11:30. Puzgarriak eta umeentzako tailerra Ardanza parkean Argizai Eskaut Taldearen eskutik.
13:00. Soka Batukada herrian zehar.
15:00. Herri-bazkaria Patakonen eskutik.
Tiketak erosteko AEK-n, Baserri tabernan eta Herriko Bentan (10€).
Azken eguna: martxoak 31
16:30. Plaza dantza Kurtzeko plazan Andra Mari Dantza Taldearen eskutik.
17:30. Elektrotxaranga.
20:00. Etorkizun Beltza eta Koiuren kontzertuak Santi Brouard enparantzan.

Apirilak 8, barikua

KORRIKA TXIKIA!
10:00. Bengoetxetik hasita ikastetxeen eskutik.
10:45. Elexaldeko ikasleen mezua Iturrondo plazan.
11:00. Kantu Koloreren musika ikuskizuna.

Apirilak 10, domeka

Korrika amaierara Donostiara joateko autobusa Hego-Uribe AEK-ren eskutik.
Tiketak erosteko Barandiaran AEK euskaltegian edo erreserbatu barandiaran@aek.eus helbidean.
Azken eguna: apirilak 7

USANSOLO

Apirilak 2, zapatua

KORRIKA EGUNA!
10:00. Mendi irteera Burtotza Mendi Taldearen eskutik.
11:00 – 15:00. Korrikaren aldeko kuestazioa hainbat gunetan.
11:30 – 14:30. Umeentzako puzgarriak Unkina plazan.
12:30. Esku pilota partidak Unkina plazako frontoian Usansolo Esku Pilota taldearen eskutik.
13:30. Poteoa Usansoloko Gaiteroekin.
14:30. Herri-bazkaria Unkina plazan Etxahun Lekue eta beste bertsolari batekin.
Sarrera egunean bertan (2€, edaria nork berea).
Arratsaldean, bertso-poteoa.

Apirilak 6, eguaztena

11:30. Kantu Koloreren musika ikuskizuna Unkina ikastetxean.
16:15. KORRIKA BADATOR!
Bedia – Erdigunea – Labea – Uraska – Erletxe – Larrabetzu.


Albiste honekin lotuta…

https://binke.eus/argazkiak-atzo-aurkeztu-zuen-galdakaok-22-korrika/
https://binke.eus/korrika-apirilaren-1ean-galdakaotik-eta-6an-usansolotik-igaroko-da/
https://binke.eus/korrikak-badu-bere-batzordea-eta-denda-galdakaon/