
EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bierzo Digital
Erletxe auzoak bi jaiegunekin ospatuko ditu San Bernabe jaiak: ekainak 8, domeka, eta hilak 11, eguaztena. Besteak beste, moto klasikoen kontzentrazioa eta herri bazkaria antolatuko dituzte. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Udarekin batera herrietako eta auzoetako jaiak heltzen ari dira eta Galdakaon ere festa giroa izango da nagusi hainbat txokotan hurrengo egunetan. Erletxe auzoak esaterako, bi jaiegunekin ospatuko ditu San Bernabe jaiak.
Domekan, ekainak 8, eta eguaztenean, hilak 11, antolatuko ditu ekintzak Laketgarri Erle-Toki elkarteak. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Ekainak 8, igandea
11:00 I Moto klasikoen kontzentrazioa, eskoletan
13:30 Igel toka txapelketa
15:00 Herri bazkaria
18:00 Erromeria, Eguen Bakoitiak taldearen eskutik
Ekainak 11, eguaztena
11:00 Meza Nagusia
11:45 Erle Tokiko anaiartean hamaiketakoa
12:00 Kalejira trikitixarekin
13:30 Igel toka txapelketa
18:00 Mus Txapelketa, bazkideentzat
Bazkarian parte hartzeko 692 806 617 telefonora deitu behar da erreserba egiteko, antolakuntzatik adierazi dutenez.
