Santakurtzen amaieratik abendura bitarte 19 ikuskizun eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxeak, adin eta zaletasun guztiei zuzendutakoak. Gaur aurkeztu du Galdakaoko Udalak egitarau osoa eta ondoko albistean batu dugu.
Askorentzat uda bukatu den arren, Galdakao jai giroan murgilduko da hurrengo astetik aurrera, Santakurtzekin. Behin jaiak amaituta ordea, Torrezabal Kultur Etxeak martxa hartuko du berriz.
Galdakaoko Udalak gaur aurkeztu du abendura bitarte Torrezabalek hartuko dituen ikuskizunak eta aurreko ikasturteko balorazioa egin du ere. «Ikasturte berezia izan zen aurrekoa, Torrezabalen 30. urteurrena ospatu genuelako, eta arrakasta handia izan zuten ikuskizunek. Guztira 21.840 ikusle izan zituen aretoak 40 astetan zehar, irailetik ekainera. Gainera, elkarte asko batu ziren eraikinean eta hainbat ikastaro eskaini ziren», adierazi du Edurne Espilla Kultura zinegotziak.
«Egun batean bilakatu zen bizigai» izan zen 30. urteurreneko leloa eta Xabier Leteren hitzekin jarraituz, «Sortuz eta sortuz goaz aurrera» izan da oraingoan aukeratutakoa. «Kulturak duen botere eraldatzailea aldarrikatu nahi dugu honekin», azpimarratu du Espillak.
Abiapuntu honekin, «ilusioz» ekingo dio Torrebalek ikasturte berriari eta horretarako Udalak 19 ikuskizun programatu ditu abendura bitarte, Katrin Schlegel Udaleko kultura programatzaileak azaldu duenez.
Besteak beste, Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren kontzertu bi, Gaizka Chamizo galdakoztarraren ikuskizuna —bakarrizketa eta pole dance emanaldia batuko dituena—, zirku saio bi, Maika Makovskiren kontzertua eta ventrilocuo «landu eta dibertigarri» baten saio hartuko ditu aretoak.
Hemen batu dugu egitaraua osoa eta baita deskargatzeko aukera ere.
- *Irailak 26, barikua: Les Bobé Bobé bikotearen ‘Dada Ü Lala’ ikuskizuna, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- *Irailak 26, barikua: Gaizka Chamizoren ‘Heroiaren mina’ ikuskizuna, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Irailak 28, domeka: Jaime Figueroaren ‘El ventrílocuo’ saioa, 19:00. Sarrera: 7-10€.
- *Urriak 4, barikua: Logela Multimediaren ‘Semaforoa’ ikuskizuna, 18:00. Sarrera: 4-6€.
- Urriak 10, barikua: ‘Lasala 10 urte’ emanaldia, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Urriak 17, barikua: ‘Si yo fuera Federico’ Lorcari omenaldia, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- *Urriak 26, domeka: Ados Teatroaren ’52 Hertz’ antzezlana, 19:00. Sarrera: 7,5-10€.
- Azaroak 7, barikua: ‘Adolescencia infinita’ antzezlana, 20:00. Sarrera: 9-12€.
- Azaroak 9, domeka: ‘Ambulant’ zirkua, 19:00. Sarrera: 6-10€.
- *Azaroak 14, barikua: Tentazioa konpainiaren ‘Interview’ antzezlana, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Azaroak 16, domeka: Testu gabeko ‘Juguem’ ikuskizuna, 17:00 eta 18:30. Sarrera: 4-6€.
- Azaroak 22, zapatua: Da Capo Musika Bandaren eta Goizargi Gospel Choir taldearen kontzertua, 19:00. Sarrera: 3,7-5€.
- Azaroak 27, eguena: ‘Hasta el final de la fiesta’ ikuskizuna, 19:00. Sarrera: 7,5-10€.
- Abenduak 5, barikua: Xabin Fernandez eta Intza Alkainen ‘Kanpora sartzen’ emanaldia, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Abenduak 12, barikua: Las Niñas de Cádizen ‘La reina brava’ tragedia komikoa, 20:00. Sarrera: 7,5-10€.
- Abenduak 13, zapatua: ‘Cowards’ dantza emanaldia, 20:00. Sarrera: 6-8€.
- Abenduak 14, domeka: Da Capo Musika Bandaren ‘Hamar urte ilusioz bete’ kontzertua, 13:00. Sarrera: 3,75-5€.
- Abenduak 20, barikua: ‘Zimurren artean kontukantari’ txikientzako ikuskizuna, 18:00. Sarrera: 4-6€.
- Abenduak 26, barikua: Maika Makovskiren kontzertua, 20:00. Sarrera: 9-12€.
- Abenduak 30, martitzena: ‘Maluta’ zirkua, 19:00. Sarrera: 4-8€.
Katrin Schlegel Udaleko kultura programatzailearen hitzak egitarau berriaren inguruan.