EGITARAUA | Torrezabalek urtea hasteko 22 ikuskizun eskainiko ditu

Irudiak: Irati Alonso García.

Urtarriletik ekainera bitarte 22 ikuskizun eskainiko ditu Torrezabal Kultur Etxeak, adin eta zaletasun guztiei zuzendutakoak. Gaur aurkeztu du Galdakaoko Udalak egitarau osoa eta ondoko albistean batu dugu.

Behin Gabonak bukatuta, Torrezabal Kultur Etxeak martxa hartuko du berriz datorren astetik aurrera. Galdakaoko Udalak gaur aurkeztu du ekainera bitarte aretoak hartuko dituen ikuskizunen zerrenda, eta guztira 22 izango dira.

Edurne Espilla kultura zinegotziak aurkezpenean azaldu duenez, izaera eta diziplina ezberdinetako artistak igoko dira Torrezabaleko oholtzara, «programazio aberatsa osatuz».

Egitarau zabala hartzeaz gain, Torrezabalek azken asteetan izan duen «paper berezia» azpimarratu du Espillak. Metrokoadroka Kolektiboak otsailaren 19an estreinatuko du Galdakaon Bi baso bat ur obra eta Torrezabalen bertan egin da horren sorkuntza prozesua.

Edurne Azkarate eta Oier Guillan Metrokoadroka Kolektiboko kideek agerraldian adierazi dutenez, abenduan zehar izan dira Torrezabal Kultur Etxean obra sortzen Geuretik sortuak proiektuari esker eta hurrengo asteetan ere egonaldia egingo dute Galdakaon. «Polita da aretoek bizitza izatea asteburuko emanaldiez gain, eta guretzat oso aberasgarria izaten ari da Galdakaon egotea», nabarmendu du Azkaratek.

«Herriko jendearekin elkarrizketak izango ditugu, hemen egindako egonaldiak obran isla izatea nahi izan dugulako», azaldu du Guillanek. Obrak tratu txarren osteko alaitasuna du abiapuntutzat: «Trauma baten ostean umoreak izan dezakeen papera jorratu nahi izan dugu».

Izaera eta diziplina ezberdinetako artistak

Metrokoadroka kolektiboaren estreinaldiaz gain, beste hainbat emanaldi hartuko ditu Torrezabalek ekainera bitarte. Besteak beste, Eneko Sagardoy aktorea izango da Galdakaon Vulcano antzezlan garaikidearekin, Pepe Viyuelak clown ikuskizun klasikoa eskainiko du, eta Desobedienteak 18/98 obra aurkeztuko du Tanttaka Teatroak.

Bestalde, umeentzako saio bereziak eskainiko ditu aretoak, eta baita dantza eta musika emanaldiak, Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren eta Depedroren kontzertuak, adibidez. «Kalitatezko emanaldiak ekarriko ditugu, jendea gustora egoteko helburuz», adierazi du Katrin Schlegel Galdakaoko Udalaren kultura programatzaileak.

Hemen batu dugu egitaraua osoa, eta baita deskargatzeko aukera ere.

Urtarrilak 16, barikua: Vulcano antzezlana, 20:00. Sarrera: 9-12€.

Urtarrilak 24, zapatua: Alma antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.

Urtarrilak 30, barikua: Nor naizen baneki antzezlana, 20:00. Sarrera: 9-12€.

Otsailak 6, barikua: Encerrona antzezlana, 20:00. Sarrera: 7,5-10€.

Otsailak 8, domeka: Da Capo Musika Banda eta Martina, 13:00. Sarrera: 3,75-5€.

*Otsailak 19, eguena: Bi baso bat ur antzezlana, 19:00. Sarrera: 4,5-6€.

Otsailak 21, zapatua: Hodei guztien gainetik antzezlana, 18:00. Sarrera: 4,-6€.

Otsailak 28, zapatua: Mimesis ikuskizuna, 17:00 eta 18:30 Sarrera: 4,-6€.

Martxoak 1, domeka: Desobedienteak 18/98 antzezlana, 19:00. Sarrera: 9-12€.

*Martxoak 1, domeka: Desobedienteak 18/98 antzezlana, 19:00. Sarrera: 9-12€.

*Martxoak 7, domeka: Kimu antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.

Martxoak 13, barikua: Isabel Vázquezen Zambra de la buena salvaje ikuskizuna, 19:00. Sarrera: 9-12€.

Martxoak 27, barikua: El lenguaje de las flores antzezlana, 20:00. Sarrera: 6-8€.

Martxoak 29, domeka: Oreka Reed Quintet eta Da Capo Musika Banda, 13:00. Sarrera: 3,75-5€.

Apirilak 12, domeka: Hasta el último baile ikuskizuna, 19:00. Sarrera: 6-8€.

*Apirilak 18, zapatua: Sesamo, ireki zaitez antzezlana, 18:00. Sarrera: 4-6€.

*Apirilak 19, domeka: Lur antzezlana, 19:00. Sarrera: 7,5-10€.

Apirilak 26, domeka: Massilia antzezlana, 19:00. Sarrera: 9-12€.

Maiatzak 8, barikua: Calla y come antzezlana, 20:00. Sarrera: 6-8€.

Maiatzak 16, zapatua: Loa eta Laia zuzenean, 18:00. Sarrera: 4-6€.

*Maiatzak 16, zapatua: Loa eta Laia zuzenean, 18:00. Sarrera: 4-6€.

*Maiatzak 22, barikua: Promesarik txikiena obra, 20:00. Sarrera: 4,5-6€.

Maiatzak 24, domeka: Su motelean zentzumenentzako kontzertua Da Capo Bandaren eskutik, 13:00. Sarrera: 3,75-5€.

Ekainak 6, zapatua: Depedroren kontzertua, 20:00. Sarrera: 12-16€.

Sarrerak bihar, urtarrilak 9, jarriko dira salgai bazkideentzako eta zapatuan gainontzeko herritarrentzat. Espillak herritarrak animatu ditu Torrezabaleko bazkide egitera, eta umeak Torrezabal Klubera batzera.

Hemen Katrin Schlegelen hitzak Torrezabaleko programazio berriaren inguruan, eta Oier Guillanenak Bi baso bat ur obraz.

situs togel

situs toto