EGITARAUA | Usansoloko jaiak abenduaren 1etik 3ra bitarte ospatuko dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Usansoloko Jai Batzordeak badu honezkero abenduaren 1etik 3ra bitarte ospatuko diren jaien egitaraua prest. Besteak beste, dantza, musika eta kirola uztartzen dituzten ekintzak antolatuko dituzte hiru egunetan zehar. Hemen ikus ditzakezu egunez eguneko ekintza guztiak.
Abenduko jaietarako prest daude usansolotarrak. Usansoloko Jai Batzordeak ezagutzera eman duenez, abenduaren 1etik 3ra ospatuko dira eta hainbat ekintzak antolatuko dituzte hiru egunetan zehar txiki eta nagusientzat.
Besteak beste, musika, dantza eta kirola uztartzen dituzten saioak eskainiko dira Usansolon. Hemen batu ditu BINKEk egunez egun prestatuko diren ekintzak:
Abenduak 1, barikua
17:00 Jaien hasiera
17:00 Umeentzako tailerrak Ludotekan
18:30 Disko dantza Unkina plazan
19:15 Txorizoak Unkina plazan
20:00 Mozorro gaua Unkina plazako frontoian (Gaia: Gabonak). Photocall-a frontoi txikian
20:30 Pregoia Unkina plazan
20:45 Disko Dantza Unkina plazan
21:00 Joselontxos txaranga herrian zehar
23:30 Brea eta Bidean erromeria taldeen kontzertuak Unkina plazan
Abenduak 2, zapatua
10:00 Dina Bizkaiko gaiteruekin herrian zehar
10:15 Indaba eta tortilla txepelketen hasiera Unkina plazan
12:00 Usansoloko erraldoiak herrian zehar
13:00 Tortilla entregatzea
14:00 Indabak entregatzea. Dastaketak egin eta gero, sari banaketa
15:00 Bazkeri herrikoia Unkina plazan
18:00 Usansoloko l. banakako esku pilota txapelketaren finalak frontoi txikian
19:00 Kuadrilla arteko ginkana Unkina plazan
20:30 Izenbarekuak txaranga herrian zehar
23:30 Joana Expositoren eta Sukar taldearen kontzertuak Unkina plazan
Abenduak 3, zapatua
9:30 Artisau azoka Unkina plazan
10:00 Dianak Bizkaiko gaiteruekin herrian zehar
11:30 Emakumezkoen lehen mallako pala partidak Meatzetako frontoian
12:00 Euskal dentzen alardea Unkina kiroldegian
13:00 Pasabareak gaiteruekin herrian zehar
17:30 Umeentzako emanaldia Unkina plazan
19:30 Jaien amaiera txokolatadarekin Unkina plazan