Zugutzu auzo galdakoztarrak jaiak ospatuko ditu bihar eta etzi Santa Barbararen omenez. Besteak beste, herri bazkaria, igel eta mus txapelketak eta kontzertuak antolatu dituzte astebururako. Ezagutu egitarau osoa albiste honetan.
Zugutzuk amiera emango dio asteburuan Galdakaoko jaien egutegiari. Santa Barbaren omenezko jaiak ospatuko dituzte asteburuan, egitarau zabalarekin.
Zapatuan, trikipoteoa, herri bazkaria, eta kontzertuak eskainiko dituzte, besteak beste. Domekan aldiz, umeentzako puzgarriak, kontzertu akustikoa eta beste zenbait ekintza antolatu dituzte. Hemen batu dugu egitarau osoa:
Azaroak 29, larunbata
10:00 Argazkia karpan
10:30 Triki-kalejira erresidentzietatik
11:30 Pregoia eta txupinazoa karpan
12:00 Triki-poteoa Iraragorri hoteletik, futbol zelaitik eta Esker a las Brasas-etik
14:30 Herri bazkaria
16:30 Mus txapelketa
17:00 Txokolatada erresidentzietan
18:00 On-plus karaokea
19:00 Umorezko bakarrizketa
20:00 Kontzertuak: Aparta eta Raperu
22:30 80. hamarkadako musika-dantza
Azaroak 30, igandea
11:00 Meza
12:00 Aurreskua eta salda
12:30 V. Igel txapelketa eta III. Txapela jaurtiketa
12:30 Umeentzako puzgarriak
14:00 Luntxa karpan
16:00 Bingoa
18:30 Bad moon cover kontzertu akustikoa
20:00 Somos son dantza erakustaldia
21:00 Agurra Santa Barbara bendita abestiarekin




