Ekintzaz beteriko egunak izan dituzte Bengoetxe ikastetxeko ikasle eta irakasleek
TESTUA ETA ARGAZKIAK: Bengoetxe BHI
Joan den astean hainbat ekintza osagarri izan genituen Bengoetxe institutuan.
Emakume langilearen nazioarteko eguna dela eta, aste osoan zehar hainbat ekintza egin genituen ikastetxean. Programazioarekin hasteko, egun horretarako egindako irudi eta bideoa zabaldu ziren ikastetxeko web gunearen bidez.
Martxoaren 7an Eider Eibar ilustratzailea bisitan etorri zitzaien DBH1eko ikasleei. “Emakumea, ilustratzailea eta euskalduna” tailerrean euskal emakume ilustratzailea izateak suposatzen duenaren inguruan aritu ziren. Jarduerak oso balorazio positiboa izan zuen.
Martxoaren 8an musikarekin alaitu genituen ikastetxeko sarrera-irteera uneak eta pasilloetako tabloiak ere apainduta egon ziren. Irakasleon fitxategietan ere izan genuen sorpresa! Gainera, ikastetxeko ikasleek Quizzizz baten bidez egun honen jatorria zein den ezagutzeko aukera izan zuten.
Martxoaren 9an ikasleak haiek sortutako bertsoak kantatu zituzten eta Gela Egonkorrekoak Arrosa eta Leuna ipuinaren lanketa egin zuten.
Aste berezi hau amaitzeko, ostiralean Jonu kantautorea izan genuen ikastetxean. “Hamaika kantu eta kontu” ikuskizunaren bidez, ikasleek euskal kantagintzaren abesti eta pasarte desberdinen berri izan zuten eta Txoriak Txori, Sarri-Sarri edo Zurekin batera bezalako abesti ezagunak entzun eta abesteko aukera izan zuten.