Emakume Master Cup txapelketako binakako partida bi Galdakaon lehiatuko dira

Argazkia: Ruben Albarrás

Galdakaoko Kurtzea pilotalekuak Emakume Master Cuparen eskuz binakako bi partida hartuko ditu irailaren 18an. Hemen batu ditugu norgehiagoken protagonisten izenak.

Azken urteetan bezala, Emakume Master Cup eskupilota zirkuituaren hainbat partida Galdakaon jokatuko dira. Zehazki, irailaren 18an hiru partida hartuko ditu Kurtzea pilotalekuak, 19:00etatik aurrera.

Norgehiagokak hurrengoak izango dira: AldaiBergara bikotea ArraizaCapellanen kontra, eta ArrizabalagaErasun bikotea IbarrolaGaminderen aurka.

Partida hauetako eta ligaxka honen baitan Orduñan, Zarautzen eta Oñatin jokatuko direnenetako bikoterik onenak Bermeoko Artza pilotaleku historikoan jokatuko den finalerako sailkatuko dira.