Emakumeei zuzendutako petanka jardunaldia antolatuko dute Galdakaon

Argazkia: JackF

Mozoilo Petanka Klubak emakumeei zuzendutako petanka jardunaldia antolatu du domekarako, irailak 7. Zugutzun izango da eta adin guztietako emakumeek parte hartu dezakete.

Iazko arrakasta errepikatzeko asmoz, Mozoilo Petanka Klubak emakumeei zuzendutako bigarren petanka jardunaldia antolatuko du aurten.

Domekan, irailak 7, izango da Zugutzun 10:00etatik aurrera eta adin guztietako emakumeak deitu dituzte parte hartzera. Horreterako, izena eman behar da 688686381 telefonora deituz edo mozoilopetanka@gmail.com helbidera idatziz.

«Garrantzitsuena ondo pasatu nahi izatea eta egunaz gozatzea da», adierazi dute klubetik, jardunaldian zehar opariak eta lunch-a egongo dela gogoraraziz.