
Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: GBGE
Gaurtik domekara bitarte Erdi Aroko XI. Azoka Solidarioa antolatuko du Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak. Agirre Lehendakariaren plazan izango da eta 25 postu inguru izango dira.
Galdakaoko Boluntarion Gizarte Elkarteak Azoka Solidarioa antolatuko du aurten ere Galdakaon. Hitzordu tradizional honen hamaikagarren edizioa gaurtik, maiatzak 30, domekara bitarte izango da.
Azoka Agirre Lehendakariaren plazan kokatuko da eta guztira 25 artisautza eta gastronomia postu biltzea aurreikusi dute. Hauek gaur 17:00etan zabalduko dute eta domekan 21:00etan itxi.
«Merkatu honek helburu argi bat du: dirua biltzea gizarte eta ingurumen proiektuak modu jasangarrian garatzen jarraitzeko», adierazi du GBGEk.