Estanislao Irazabal kalea urbanizatzeko obrak astelehenean hasiko dira

Argazkia: Google Maps.

Galdakaoko Udalak Estanislao Irazabal kalearen irisgarritasuna hobetu egingo du eta horretarako obrak astelehenean hasiko dira. Domekatik aurrera ezin izango da aparkatu lanen eremuan.

Astelehenean, urtarrilak 12, Estanislao Irazabal kalea urbanizatzeko obrak hasiko ditu Galdakaoko Udalak, Tximelarre Bekoatik kalearen 13. atarira bitarte dagoen tartean.

Kalea oinezkoentzat irisgarriagoa egiteko egokitzapena barne hartzen dute lanek, beraz, eremutik dabiltzan herritarren «erosotasuna eta segurtasuna» hobetuko dira.

Esku hartzeak bi hilabete inguruko iraupena izango du, eta espaloiak zabaldu eta erregulatuko dira, zebrabideak jarriko dira eta kotxeen aparkalekua antolatuko da.

Lanak dirauen bitartean, aparkalekua eta baita lokaletara eta garajeetara sarrera ere mugatua izango da, zorua asfaltatu beharko baita. Eragina ordu eta egun zehatzetan izango da, eta kotxeentzako sarbidea behin behinean mugatuko da, asfaltatu berriaren lehortzea ahalbidetzeko.

Esku-hartzeagatik eragindako pertsonei aurretik jakinaraziko zaizkie afekzioak, Udalaren komunikazio kanalen bidez. Udalak «ulermena eskertzen die herritarrei eta lanek eragin dezaketen eragozpenak sentitzen ditu».

situs togel

situs toto