
Euskadi kalea trafikoari itxita egongo da bihar, Torrezabaleko estalkia ordezteko lanen ondorioz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Bihar, uztailak 4, Torrezabal Kultur Etxeko estalkia aldatzeko lanak egingo dituzte eta honen ondorioz Euskadi kaleko trafikoa itxita egongo da 08:00etatik 15:00etara.
Torrezabal Kultur Etxeko teilatuko plakak zahartuta daude eta askatzen hasi dira eta honen ondorioz, Galdakaoko Udalak «esku hartze horri ekingo dio, inguru horretako segurtasuna areagotzeko».
Estalkia aldatzeko lanekin jarraitzen dute eta hauek egiteko beharrezkoa izango da bihar, uztailak 4, Euskadi kaleko trafikoa moztea, 08:00etatik 15:00etara.
Garajeetara sartzeko eta irtetzeko aukera egongo da. Euskadi kaleko 10. zenbakiko garajeko ibilgailuak Lapurdi kaletik irten ahalko dira lanek irauten duten bitartean.