Ione Zuloaga Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileak hitzaldia eskainiko du bihar, martxoak 26, Txapelenan. Aditua frankismo garaiko emakumeen bizipenen inguruan arituko da.
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen martxoaren 8an, eta horren harira zenbait ekintza antolatu ziren Usansolon. Besteak beste, dozenaka lagun batu ziren Unkina plazan martxoaren 7an, «beste mundu bat feminismotik» aldarrikatzeko.
Bestalde, Usansoloko Udalak eta herriko talde feministak hitzaldi zikloa antolatu dute. Pasa den astean Maria Gorosarri EHUko irakasleak Contra la banalización del feminismo liburua aurkeztu zuen Txapelenan, eta bihar aldiz, Ione Zuloagak eskainiko du hitzaldia.
Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileak frankismo garaiko emakumeen bizipenak aztertu ditu, eta askotan entzuten diren baieztapenak —«Francorekin hobeto bizi zen», esaterako— zalantzan jarri eta desmitifikatu ditu.
Saioa Txapelenan izango da 19:00etan, eta sarrera librea izango da lekua bete arte.




