Galdakao Triatloi Taldeak Duatloi Txikiaren hamargarren edizioa antolatuko du martxoaren 29an. Izena emateko epea zabalik dago eta gaur da azken eguna.
Aurreko urteetan izandako arrakasta errepikatzeko asmoz, Duatloi Txikiaren hamargarren edizioa antolatuko du martxoaren 29an Galdakao Triatloi Taldeak.
Iaz bezala 250 haurrek parte hartu ahal izango dute eta izena emateko epea zabalik dago bihar arte, webgune bitartez.
Txapelketako ibilbidea Bizkai kaletik abiatuko da, eta leku berean amaituko da. Jaiotza urtearen arabera ekingo diote gazteek Duatloi Txikiari eta antolatzaileek zehaztu dute adin bakoitzekoek zenbat metro korrika eta zenbat bizikletan egin beharko duten:
· 2012-2013 urteetan jaiotakoak: 10:00. 600 metro korrrika, 2.000 metro bizikletaz eta 300 metro korrika.
· 2014-2015 urteetan jaiotakoak: 10:30. 400 metro korrika, 1.000 metro bizikletaz eta 200 metro korrika.
· 2016-2017 urteetan jaiotakoak: 11:00. 250 metro korrika, 700 metro bizikletaz eta 125 metro korrika.
· 2018-2019 urteetan jaiotakoak: 11:30. 200 metro korrika, 700 metro bizikletaz eta 100 metro korrika.




