Aurten ere Gabonetako merkatu txikia antolatu dute Galdakaon, Caritasek Zuloaga Margolari kalean duen lokalean. Bihartik, abenduak 20, urtarrilaren 3ra arte egongo da zabalik.
Beste urte batez, Mundu Bat elkarteak Gabonetako merkatu txikia antolatu du Galdakaon. Zehazki, Caritasek Zuloaga Margolari kalean duen lokalean kokatu dago eta zabalik dago honezkero.
Elkarteak jakinarazi duenez, bihartik, abenduak 20, urtarrilaren 3ra arte eraman ahal izango da materiala, egun hauetan izan ezik: abenduak 21, 24, 25, 28 eta 31 eta urtarrilak 1.
Ordutegia aldiz 17:30-20:00 izango da eta jostailu berriak (panpinak, bizikletak, liburuak…) zein bigarren eskukoak hartuko dituzte, beti egoera onean badaude.





