Doluan aditua den Angel Pascualek hitzaldia eskainiko du gaur Galdakaon, maite diren pertsonekiko Gabonetan sentitzen den hutsuneari buruz hausnarketa egiteko. Saioa Gandasegi eskolan izango da.
Ospatzeko egunak dira Gabonak, baina joan diren senideak faltan nabaritzeko ere. Askorengan hutsune eta nostalgia bezalako sentimenduak pizten dira Gabonetan eta horiei aurre egiten laguntzeko asmoz, Galdakaoko Udalak hitzaldia antolatu du gaurko, abenduak 9.
Saioak Aulkia hutsik izena izango du eta Gandasegi eskolan izango da 18:30ean. Doluan aditua den Angel Pascualek eskainiko du hitzaldia eta hutsunea eta galeraren inguruan gogoeta egiteko gonbidapena egingo du.
Ekimena Galdakao Zeugaz proiektuaren ekintzen parte da.




