Gaizka Carregal pilotari galdakoztarra, Bizkaiko Lehen Mailako txapeldun

Argazkia: Adiskide Pilota Elkartea.

Bizkaiko Nagusien Lehen Mailako eskuz banakako finala jokatu zen zapatuan, Galdakaon. Gaizka Carregal pilotari galdakoztarra 22-8 gailendu zitzaion Anton Erkiagari, eta garailea izan zen.

Hazten jarraitzen du Gaizka Carregal pilotari galdakoztarrak eta zapatuan, abenduak 27, garaipen berri bat lortu zuen.

Etxean, Galdakaoko Kurtzeko frontoian lehiatu zuen Bizkaiko Nagusien Lehen Mailako eskuz banakako finala, eta hori irabazi.

Adiskide Pilota Elkarteko pilotariak Joko Alai taldeko Anton Erkiagaren kontra lehitu zuen finala, eta 22-8 irabazi zuen.


situs togel

situs toto