Gaurtik aurrera, abenduak 3, aldaketa txikiak izango dira Galdabusaren 2. lineak Txomin Egileor kalean dituen geltokien kokapenetan. Aldaketek eragina izango dute bi norabideetan eta hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusi du Udalak.
Galdakaoko Udalak Txomin Egileorreko ingurua berrantolatzeko lanekin jarraitzen du eta horien ondorioz aldaketa txikiak izango dira Galdabusaren 2. lineak Txomin Egileor kalean dituen geltokien kokapenetan.
Aldaketak bi norabideetan eragina izango du eta hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusi du Udalak. Aldi horretan zehar, autobusek Plazakoetxerako norabidean metro batzuk aurrerago egin beharko dute euren geldialdia, erabiltzaileak segurtasunez igo eta jaitsi daitezen.
Geltoki berriak seinaleztatuta egongo dira, baina ez dira barneratuta egongo, beraz, autobusak une batez gelditu beharko dira errepidean. Aldaketa honek ez dio Galdabusaren ordutegiari eragingo.
Galdakaoko Udalak «herritarren ulermena eskertzen du eta garraio publikoaren erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko seinalizazioa errespetatzea funtsezkoa dela oroitarazten du».




