Asteburuan Bizkaiko Pista Estaliko Txapelketa lehiatu zen Anoetan eta bertan hartu zuen parte Galdakao Atletismo Taldeak. Guztira lau domina lortu zituen eta albiste honetan batu dugu irabazleen zerrenda.
Bizkaiko Pista Estaliko Txapelketa hartu zuen asteburuan Anoetako Belodromoak eta bertan parte hartu zuen Galdakao Atletismo Taldeko hainbat kidek.
Guztira lau domina lortu zituen taldeak. Xabier Capetillo Bizkaiko txapelduna izan zen 200 metrotan, eta Alvaro Rodrigo eta Unai Mérida aldiz, txapeldunordeak 60 metro eta 200 metrotan, hurrenez hurren. Ander Roscales aldiz, hirugarrena izan zen 1.500 metrotan.
Galdakao Atletismo Taldeko kideek Bizkaiko Pista Estaliko Txapelketan lortutako emaitza guztiak ezagutu daitezke taldearen webgunean.







