Galdakao Futbol Taldeak Bizkaiko Beteranoen Liga irabazi du

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Futbol Taldea

Bizkaiko Beteranoen IV. Liga irabazi du Galdakao Futbol Taldeak, atzo jokatutako azken partidan Ugeragaren kontra 5-2 irabazi ostean. Taldekideek norgehiagokaren ostean jaso zuten txapeldunen kopa eta hemen batu ditugu ospakizunaren zenbait irudi.

Atzo, ekainak 8, jokatu zen Bizkaiko Beteranoen IV. Ligako azken jardunaldia eta honetan Galdakao Futbol Taldeak 5-2 irabazi zuen Ugeragaren kontra, Erik Perezen hiru gol eta Imanol Amuriza eta Omer Amarikaren banarekin.

Garaipen honi esker ligako txapeldunak izan dira galdakoztarrak, lehen postuan 36 punturekin amaitu ostean, Lemoharrobi eta Umore Ona taldeen gainetik.

Atzoko partidan bertan jaso zuten txapeldunen kopa Galdakao Futbol Taldeko beteranoek, Jesus Villaluenga Bizkaiko Futbol Federazioaren ordezkariaren eskutik.

Lagun eta senideekin batera ospatu zuten beteranoek garaipena eta hemen batu digu giro ederrean bizitako uneen zenbait irudi: