Galdakao Futbol Taldeko beteranoei harrera egin zien Udalak

Argazkia: Galdakao Futbol Taldeko beteranoak

Bizkaiko Beteranoen IV. Liga irabazi zuen Galdakao Futbol Taldeak eta honen harira, Galdakaoko Udalak harrera egin zien udaletxean barikuan taldekideei.

Ekainaren 8an jokatu zen Bizkaiko Beteranoen IV. Ligako azken jardunaldia eta honetan Galdakao Futbol Taldeak 5-2 irabazi zuen Ugeragaren kontra.

Garaipen honi esker ligako txapeldunak izan ziren galdakoztarrak, lehen postuan 36 punturekin amaitu ostean, Lemoharrobi eta Umore Ona taldeen gainetik.

Txapelketaren lorpena ospatzeko «eta tartean uda egon denez», Galdakaoko Udalak harrera egin zien Galdakao Futbol Taldeko beteranoei pasa den barikuan, Santakurtzen hasierakin batera.