Galdakaok kultura, kirol eta gizarte eskaintzak biltzen dituen agenda bateratu berria abiatu du

Argazkia: Flicker.

Egitarau zabala hartuko du Galdakaok apirila eta maiatzean zehar, kultura, kirol eta gizarte eskaintzak batuko dituenak. Programa hori herritarrentzako modu erraz batean eskuragarri jartzeko helburuz, agenda bateratu berria aurkeztu du Udalak.

Orain arte, Galdakaoko Udalak argitaratutako programazioa Torrezabal Kultur Etxeko agendara mugatzen zen, sei hilabetero liburuxka formatuan argitaratzen dena, eta batez ere musika eta antzerki emanaldiak jasotzen dituena.

Informazio hori udal webgunean ere eskuragarri dago, eta zinemarekin, gazteentzako ekintzekin, jardunaldiekin eta udal arlo desberdinetatik sustatutako bestelako ekimenekin osatzen da.

Aurrerantzean egingo diren ekintzak batzeko ordea, agenda bateratu berria aurkeztu du Udalak. Bertan, kultura, kirol eta gizarte eskaintzak bilduko dira, egitarau zabala modu errazean eskuragarri jartzeko asmoz.

Agenda berri honekin, Udalak «komunikazio osatuago eta irisgarriagoa eskaintzeko pausoa eman du». «Argitalpenak espazio bakarrean biltzen ditu Galdakaon Udalarekin elkarlanean egiten diren eta herritarrengan eragin esanguratsua duten ekintza adierazgarrienak», azaldu du Udalak.

Oraingoz, PDF formatuan argitaratuko da eta udal webgunean, sare sozialetan eta Udalaren WhatsApp kanalaren bidez zabalduko da. Etorkizunean, inprimatu eta espazio publikoetan banatzeko aukera ere aztertuko da.

Hemen batu dugu egitarau osoa, eta baita deskargatzeko aukera ere:

  • Apirilak 7-10: Kirol udalekuak, Urreta kiroldegian
  • Apirilak 9: Itzulia Galdakaotik
  • Apirilak 9: Gure lurreko merkatua, Agirre Lehendakariaren plazan
  • Apirilak 11: Merkatua, Iturrondo plazan
  • Apirilak 11: GaldakaoDantz, Torrezabal Kultur Etxean
  • Apirilak 13: Hasta el último baile obra, Torrezabal Kultur Etxean
  • Apirilak 14: Udal garajeen zozketa publikoa
  • Apirilak 16: Gure lurreko merkatua, Agirre Lehendakariaren plazan
  • Apirilak 18: Merkatua, Iturrondo plazan
  • Apirilak 18: Euskara topaketa, Torrezabal Kultur Etxean
  • Apirilak 18: TKE Kluba, Torrezabal Kultur Etxean
  • Apirilak 18: Gazte arnasa, gurpil gainean, Zugutzuko skate parkean
  • Apirilak 18: Sesamo, ireki zaitez obra, Torrezabal Kultur Etxean
  • Apirilak 19: Ikastola desafioa, Kurtzeko plazan
  • Apirilak 19: Athletic Club eskolaren ate irekiak, Santa Barbara futbol zelaian
  • Apirilak 21: Adinekoentzat bisita kulturala Algortara
  • Apirilak 22: Adinekoentzat Emozioak gorputzaren bidez tailerra
  • Apirilak 23: Gure lurreko merkatua, Agirre Lehendakariaren plazan
  • Apirilak 24: Sukaldaritza haurrekin, Torrezabal Kultur Etxean
  • Apirilak 25: Merkatua, Iturrondo plazan
  • Apirilak 25: Galdakaoko Gazte Eguna
  • Apirilak 26: Andra Mari elizara bisita gidatua
  • Apirilak 26: Galdakaoko Herri Krosa
  • Apirilak 26: Masilia obra, Torrezabal Kultur Etxean
  • Apirilak 28: Adinekoentzat mendi ibilbidea Ganzabal ibaiertzetik
  • Apirilak 29: Lur obra, Torrezabal Kultur Etxean
  • Apirilak 30-maiatzak 3: Aperribai auzoko jaiak
  • Apirilak 30: Gure lurreko merkatua, Agirre Lehendakariaren plazan
  • Apirilak 30: Death kafe saioa, Medina’s tabernan
  • Maiatzak 2: Merkatua, Iturrondo plazan
  • Maiatzak 4: Adinekoentzako segurtasun tailerrak, Denok Aurrera zentroan
  • Maiatzak 6: Uribeko bertso idatzien txapelketa
  • Maiatzak 7: Gure lurreko merkatua, Agirre Lehendakariaren plazan
  • Maiatzak 8: Calla y come antzezlana, Torrezabal Kultur Etxean
  • Maiatzak 9: Merkatua, Iturrondo plazan
  • Maiatzak 14: Gure lurreko merkatua, Agirre Lehendakariaren plazan
  • Maiatzak 14: Tertulia Lila, Torrezabal Kultur Etxean
  • Maiatzak 15-24: Bekea auzoko jaiak
  • Maiatzak 16: Merkatua, Iturrondo plazan
  • Maiatzak 16: Euskara topaketa, Torrezabal Kultur Etxean
  • Maiatzak 16: Gazte arnasa, gurpil gainean, Zugutzuko skate parkean
  • Maiatzak 16: TKE Kluba, Torrezabal Kultur Etxean
  • Maiatzak 16: Loa eta Laia obra, Torrezabal Kultur Etxean
  • Maiatzak 18-23: Sormene astea
  • Maiatzak 19: Bonbardaketaren 89. urteurren ekitaldia
  • Maiatzak 22: Promesarik txikiena obra, Torrezabal Kultur Etxean
  • Maiatzak 23: Merkatua, Iturrondo plazan
  • Maiatzak 23: Olaia Inziarteren kontzertua, Torrezabal Kultur Etxean
  • Maiatzak 24: Su motelean: zentzumenentzako kontzertua, Torrezabal Kultur Etxean
  • Maiatzak 29-30: Zabalea auzoko jaiak
  • Maiatzak 29-31: Olabarrieta auzoko jaiak
  • Maiatzak 30: Merkatua, Iturrondo plazan
  • Maiatzak 31: Emakume Master Cup, Kurtzeko frontoian
  • Maiatzak 31: Udaberri jaia, Kurtzeko plazan


situs togel

situs toto