
Galdakaoko anbulatorioak ordutegia egokituko du udan zehar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Osakidetzak ezagutzera eman du udan lehen mailako arretako osasun-zentroetako ordutegiak egokituko dituela. Galdakaoko anbulatorioaren kasuan uztailaren 7tik irailaren 12ra bitarte 8:00etatik 17:00etara egongo da zabalik.
Urtero bezala, udan Osakidetzak lehen mailako arretako osasun-zentroetako ordutegiak egokituko ditu. Helburua «zerbitzuaren mantentzea zein Euskadiko anbulatorioetako profesionalen atsedena bermatzea» da eta aldakortasuna dela eta, Osasun Zerbitzuak zentro bakoitzean kontsultatzea gomendatu du.
Galdakaoren kasuan anbulatorioak uztailaren 7tik irailaren12ra bitarte arte goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00etara arte zabaltzea aurreikusita dago. «Zentroak zabalik egongo diren orduetatik kanpo, osasun-laguntza bermatuta egongo da Osakidetzan, Etengabeko Arretako Guneetan», azaldu dute Osakidetzatik.
Informazio gehiago ezagutu daiteke Osakidetzaren webgunean, anbulatorioaren paneletan eta informazio-karteletan.