BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdakaoko Auzo Taxia erabiltzeko eskaerak asteartetik aurrera egin ahal izango dira

      2025-07-23
      0
    • Mikel Fernandezek Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du, euskal opera omentzeko biran

      2025-07-23
      0
    • Markel Bengoetxea Espainiako 3x3 selekzioarekin jokatzeko deitu dute

      2025-07-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona eta Garbiñe Sagarduy izango dira Santakurtzetako pregoilaria eta ...

      2025-07-22
      0
    • Euskadi kalea trafikoari itxiko dute bihar, Torrezabaleko estalkia ordezteko lanen ondorioz

      2025-07-22
      0
    • Andrea de la Hera galdakoztarra, Portugalgo Swim Grand Prixeko txapeldun

      2025-07-21
      0
    • Ane Sainz Espainiako saskibaloi selekzioarekin jokatzeko deitu dute

      2025-07-21
      0
    • Ganguren mendira igoera herrikoia antolatuko dute irailaren 14an

      2025-07-21
      0
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko zenbait eragile

      2025-07-18
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Richard Gomez: «Kirolak hazten eta gure mugei aurre egiten laguntzen digu»

      2025-07-21
      0
    • Sara Diaz: «Petankak kontzentrazioa, diziplina eta zehaztasuna eskatzen ditu»

      2025-07-21
      0
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Gorbeiako jaia», Manu Etxebarria

      2025-07-21
      0
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Etxebizitza, gaurko eta etorkizuneko erronka

      2025-07-21
      0
    • Euskaldunen kontzentrazio-esparrua, bertatik bertara

      2025-07-21
      0
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Galdakaoko Auzo Taxia erabiltzeko eskaerak asteartetik aurrera egin ahal izango dira

Galdakaoko Auzo Taxia erabiltzeko eskaerak asteartetik aurrera egin ahal izango dira

Galdakao
2025-07-23
25
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Auzoetan bizi diren eta egoera zaurgarrian dauden pertsonen mugikortasuna errazteko helburuz, Auzo Taxi proiektua jarriko du martxan Galdakaoko Udalak. Asteartetik, uztailak 29, aurrera egin ahal izango dira eskaerak.

Pertsona nagusiei eta behar bereziak dituztenei erdigunera hurbiltzeko erraztasunak eskaini nahi dizkie Galdakaoko Udalak eta helburu honekin jarraituz, Auzo Taxi proiektua martxan jarriko duela iragarri zuen duela hilabete batzuk.

Ekimenaren helburu nagusia egoera zaurgarrian dauden pertsonen mugikortasuna erraztea da eta proiektuak herriaren erdigunetik urrun dauden guneetako mila herritar ingururi mesede egin liezaiekeela aurreikusi du Udalak.

Asteartetik, uztailak 29, egin ahal izango dira eskaerak. 65 urtetik gorako pertsonak, %33ko edo gehiagoko desgaitasun maila aitortuta dutenek eta mugikortasuna aldi baterako murriztuta dutenak dira Auzo Taxia erabil dezaketenak, erdigunetik urrun geratzen diren eta auzo hauetan bizi direnak: Agirre, Aperribai, Artola, Altamira, Azkarri, Aizpuru, Bekea, Elexalde, Erletxe, Goikoetxe, Gumuzio, Jugo, La Troka, Kortederra, Olabarri, Olabarrieta, Padrola, Txistulanda, Upo Mendi eta Usargoiti.

Bonuak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (ESAN) edo Galdakaoko Udalaren Egoitza Elektronikoan eskatu ahal izango dituzte. Eskaera onartua izanez gero, bonu fisikoak ESAN bulegoan jaso ahal izango dira.

Behin txartelak eskuratuta, onartuek zerbitzua erabiltzen hasteko aukera izango dute. Hori etengabekoa izango da eta, erabilgarritasuna ziurtatzeko, erabili nahi den egunaren bezperako 19:00ak baino lehen hitzartu beharko da zerbitzua. «Aurrerapenik gabe ere eskatu ahal izango da, baina kasu horretan prestazioa taxilariaren erabilgarritasunaren menpe geratuko da», adierazi du Udalak.

Eskabidearekin batera, honako ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte interesdunek: NAN-a, eskaeraren inprimakia behar bezala beteta, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena eta mugikortasunaren aldi baterako murrizketa egiaztatzen duen ziurtagiri medikoa.

Erabiltzaile diren pertsonek 10 ibilbideko bonuak erosi ahal izango dituzte hilero, 20 euroren truke. Bonu horiek erabilera pertsonalekoak eta besterenezinak izango dira —erabiltzaileak beste pertsona batzuekin joan ahalko du taxian—, eta erabiltzaile bakoitzak hilean gehienez 10 bidaiko bonu bat erosi ahal izango du. Hau da, urtean 120 ibilbide.

Deialdia etengabekoa da eta eskaerak edozein unetan aurkeztu ahalko dira urte osoan zehar. Horiek aurkezpen ordenaren arabera ebatziko dira, harik eta aurten proiekturako bideratu den 25.000 euroko aurrekontua agortu arte.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Mikel Fernandezek Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du, ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    EGITARAUA | Korrika Kulturala Galdakaon eta Usansolon

    2022-03-17
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Musika eskola aurreko gunean estalkia jartzeko lanak hasi dira

    2025-04-08
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Ibarluzeko zuzkidura bizitokien giltzak banatzen ari da Galdakaoko Udala

    2024-05-21
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Kiroldegietako langileek bi asteotan deitutako grebak eragina izan dezake Galdakaon ere

    2024-04-10
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Gure Eskuk lokala ireki du Galdakaon, Kurtzeko frontoian

    2022-05-09
    Binke
  • Aktualitatea

    Itziar Atienza, telebistako aktore onenaren Besarkada Saria

    2024-10-03
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdakaoko Auzo Taxia erabiltzeko eskaerak asteartetik aurrera egin ahal izango dira

Pertsona nagusiei eta behar bereziak dituztenei erdigunera hurbiltzeko erraztasunak eskaini nahi dizkie Galdakaoko Udalak...
  • Mikel Fernandezek Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du, euskal opera omentzeko biran

    Galdakao
    2025-07-23
  • Markel Bengoetxea Espainiako 3×3 selekzioarekin jokatzeko deitu dute

    Galdakao
    2025-07-23
  • Ibon Lopez de Letona eta Garbiñe Sagarduy izango dira Santakurtzetako pregoilaria eta txupineroa

    Galdakao
    2025-07-22
  • Euskadi kalea trafikoari itxiko dute bihar, Torrezabaleko estalkia ordezteko lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-22

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu