
Galdakaoko Beti Prest taldea, Bizkaiko ping-pong txapeldun bikoitza
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Beti Prest taldea
Maiatzaren 10ean Bizkaiko ping-pong txapelketaren finala antolatu zen Abadiñon eta honetan garaipena lortu zuen Galdakaoko Beti Prest taldeak, benjamin mailan. Halaber, taldeko kiden den Oier Perez irabazlea izan zen banakako kategorian.
Galdakaoko Beti Prest taldeak Bizkaiko ping-pong txapelketaren finalean parte hartu zuen maiatzaren 10ean, Abadiñon antolatutako hitzorduan, eta garaipen bikoitza lortu zuen benjamin mailan.
Batetik, irabazlea izan zen taldeen kategorian, finalean Getxoko Chopos taldea garaitu ostean, eta hauek izan ziren taldearen parte-hartzaileak: Oier Perez, Danel Álvarez, Arkaitz de Haro, Mikel Monzon eta Uxue Barruetabeña. Entrenatzaileak aldiz, Victor Peralta, Inés Arana eta Iñaki Lopez izan ziren.
Bestetik, Oier Perez taldekideak garaipena lortu zuen ere Abadiño irabazita, kasu honetan banakako kategorian.