BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdakaoko euskaltegiek A1 eta C1 mailen arteko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte udan

      2025-06-18
      0
    • EGITARAUA | Urretako San Juan jaiak barikutik domekara bitarte ospatuko dira

      2025-06-18
      0
    • Tigre-eltxoaren agerpena eta ziztada prebenitzeko neurriak hartzea gomendatu du Galdakaoko Udalak

      2025-06-17
      0
    • Umore Ona B talde usansolotarrak Lurraldeko 2. Mailara igoera lortu du

      2025-06-17
      0
    • Gaur da Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko azken eguna

      2025-06-17
      0
    • N-634 errepideko bi zati moztuko dira gauez gaurtik barikura bitarte

      2025-06-17
      0
    • ARGAZKIAK | Gorka Urbizuk lepo bete zuen Galdakaoko Torrezabal

      2025-06-16
      0
    • Aperribaiko laugarren igogailua eraikitzeko lanak hasi dira

      2025-06-16
      0
    • EGITARAUA | Galdakaoko Elkarlaguntza Astea bihartik zapatura bitarte antolatuko dute

      2025-06-16
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrena oroitu zuten atzo Plazakoetxen

Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrena oroitu zuten atzo Plazakoetxen

Galdakao
2025-05-20
165
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Tropa faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik 88 urte bete ziren atzo, maiatzak 19, eta sarraski horretan hil zituzten hamasei galdakoztarrak oroitzeko helburuz, ekitaldia antolatu zuten atzo eguerdian Plazakoetxen. Hitzorduak astebeteko oroitzapen jarduerei amaiera eman zien.

Galdakaok hogeita zortzi bonbardaketa jaso zituen 1937an tropa faxisten aldetik. Urte horretako maiatzaren 19an hamasei galdakoztar hil zituen faxisten hegazkinek Plazakoetxekora jaurtitako bonba batek eta hauek oroitzeko ekitaldia antolatzen du urtero Galdakaoko Udalak.

Atzo, maiatzak 19, izan zen aurtengo ekitaldia eta astebeteko oroitzapen jarduerei amaiera eman zien. Hitzorduan Udal Gobernuko zinegotzi gehienak izan ziren, eta baita oposizioko kideak, udal langileak, biktimen senideak eta Galdakaoko hainbat herritar ere. Halaber, Maximo Moreno Musika Eskolako abesbatza izan zen eta oroimen ekitaldia Xabier Leteren ‘Xalbadorren heriotzean’ abestiarekin hasi zuen honek.

Frankistek agindutako erasoen berri ematen zuen sirenaren hotsa entzun zen berriz atzo Plazakoetxen eta jarraian Eguzkiñe Gezuraga ziengotziak eman zion hasiera ekitaldiari. «Herri oso bati egindako mina, zapalkuntza eta bortxa izan ziren», adierazi zuen, 1937ko maiatzaren 19ko eguerdi aldera aterpearen sarrerara jaurtitako bonba hark «familia askoren etorkizuna apurtu zuela» azpimarratuz.

Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak aldiz, «Francok bidalitako alemaniar bonbaketariek gure herriaren nortasuna ezabatzea bilatzen zutela» azaldu zuen: «Euskal Herriak errepresioa jasan zuen bere osotasunean».

Galdakao Gogora elkartearen eta Edu Madina Etxeberria galdakoztarraren ikerketa eta dibulgazio lana aitortu zuen ere Hernandok, «horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen lanketa horiek oso garrantzitsuak direlako».

Duela 88 urteko erasoa jasan zuten herritarrak ere izan ziren ekitaldian. Bonbardaketa zuzenean jasan zuen eta egun bizirik mantentzen den bakarra, tartean: Mari Carmen Tutorrek ama, ahizpa eta amama galdu zituen eraso hartan. Bere ondoan izan da Agurtzane Yurrebaso lehengusina, hiru senide galdu zituenak. Enrique Jugo ere eurekin atera da jendaurrera, 11 urte besterik ez zituenak Moises anaia bonba hark hil zuenenean.

Hain zuzen, Jugok hartu zuen hitza senide guztien izenean. Galdakaon egun hartan bizitako izugarrikeria gogoratu zuen, gaur egun munduko beste hainbat herritan horixe bizitzen ari direla gogoratu zuen eta elkartasuna adierazi zien: «Sufritzen ari diren herri guztiei, oraintxe bertan berdina gertatzen ari baita munduko beste leku batzuetan».

Ekitaldiari amaiera emateko, June Sanchezek Agurra dantzatu zuen, Eneko Arraibi saxofoi jotzailearen doinuak lagunduta. Irati Bediagak espresuki egindako poemari ere jarri zion doinua Arraibik. Ondoren, urtero moduan, lore eskaintza eginda amaitu zen omenaldia, «orainari eta etorkizunari begira jarrita».

Aurretik ordea, sorpresa bat izan zen aurtengo ekitaldian, Angel Diaz herrikidearen eskutik. Diazek Pablo Picassoren ‘Guernica’ margolanaren erreplika zizelkatu du egurrean herriari oparitzeko, eta atzoko ekitaldian eman zion Udalari. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan jarriko da lana.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Auzotik Galdakao proiektuaren lau eremutako kontseiluak hurrengo ...

Hurrengo albistea

Adiskidek Nagusien Herriarteko Pilota Txapelketa jokatuko du ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    ‘LAN’ jaialdiko hiru dokumental proiektatuko dira bihar Torrezabalen

    2023-10-06
    Galdakao
  • AktualitateaAlbisteak

    «Emakumeen oroimena berreraikitzeko» kalejira antolatuko du bihar Erabide elkarteak

    2023-06-20
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Patxiren aurkako etxegabetze prozesua bertan behera gelditu da

    2023-09-13
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Martxoaren 8ko egitaraua prestatzeko asanblada irekia antolatu du Momoak taldeak

    2023-02-06
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Pilota txapelketa herrikoia jokatuko dute Usansolon domekan

    2023-03-10
    Usansolo
  • AktualitateaArgazkiak

    ARGAZKIAK | Usansoloko jaiak ospatzen ari dira asteburuan

    2024-05-12
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdakaoko euskaltegiek A1 eta C1 mailen arteko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte udan

Galdakaoko euskaltegiek A1 eta C1 mailen arteko ikastaro trinkoak eskainiko dituzte uda honetan. Udal zentroetakoak uztailean izango dira...
  • EGITARAUA | Urretako San Juan jaiak barikutik domekara bitarte ospatuko dira

    Galdakao
    2025-06-18
  • Tigre-eltxoaren agerpena eta ziztada prebenitzeko neurriak hartzea gomendatu du Galdakaoko Udalak

    Galdakao
    2025-06-17
  • Umore Ona B talde usansolotarrak Lurraldeko 2. Mailara igoera lortu du

    Usansolo
    2025-06-17
  • Gaur da Santakurtzetako pregoilaria proposatzeko azken eguna

    Galdakao
    2025-06-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...