
Galdakaoko dendariek eskaintzak kalera aterako dituzte otsailaren 27tik martxoaren 1era bitarte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Elay Coos
Otsailaren 27tik martxoaren 1era arte Galdakaoko dendek euren eskaintza bereziak kalera aterako dituzte. ‘Outlet Gu Dendari’ izenez ezaguna da ekimena eta urtero birritan egin ohi da.
Galdakaoko saltokiek euren eskaintzak kalera ateratzeko aukera izango dute aste honetako eguenetik zapatura bitarte. Horrela ba, otsailaren 27tik martxoaren 1era arte, parte hartu gura duten dendetako atariak erakusleiho bilakatuko dira.
Oraingoan euren lokaletako ateetan jarriko dituzte produktuak salgai, 10:30etatik 20:30era. ‘Outlet Gu Dendari’ izenez da ezaguna ekimena eta Gu Dendari elkarte galdakoztarrak antolatu ohi du urtero birritan, Galdakaoko Udalaren laguntzaz.
Ekimenean parte hartu nahi duten erriko dendek izena emateko aukera dute astelehenera bitarte.