
Galdakaoko EAJren egoitzak «eraso bandalikoa» jaso duela salatu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko EAJ
Galdakaoko EAJk bere egoitzan jasandako erasoa salatu du. Zehazki, «ekintza koldar bezain onartezin batean batzokiaren sarrerara igeltsua bota dutela» adierazi du alderdiak.
Bere egoitzan jasotako erasoa salatu du Galdakaoko EAJ-PNVk. Jeltzaleen esanetan, gaur goizaldean igeltsua bota dute batzokiaren sarrerara, «ekintza koldar bezain onartezin batean batzokiaren sarrerara».
«EAJ-PNV Galdakaotik gure gaitzespen irmoena adierazi nahi dugu gertaera honen aurrean. Indarkeriak ez du inoiz lekurik izango gure gizartean. Galdakao aske baten alde lan egiten jarraituko dugu, errespetuan eta bizikidetzan oinarritzen den Galdakao baten alde», adierazi du alderdiak sare sozialetatik.
Duela hilabete batzuk beste eraso bat jaso zuen EAJ-PNVren egoitzak. Zehazki, «PNV sionismoaren konplize» dela zioen pintaketa jaso zuen, BINKEk jaso zuen moduan.