Izena eman daiteke dagoneko Galdakaoko Gabonetako kirol udalekuetan. 6 eta 13 urte arteko umeei zuzenduta egongo dira eta Urretako kiroldegian egingo dira bi txanda ezberdinetan.
Galdakaoko Udalak epea ireki du Gabonetako udalekuetan izena emateko epea. 6 eta 13 urte arteko umeei zuzenduta egongo dira eta Urretako kiroldegian egingo dira bi txanda ezberdinetan.
Abenduaren 22tik 26ra eta abenduaren 29tik urtarrilaren 2ra izango dira txandak eta abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean ez da saiorik egongo.
Aste bakoitzeko prezioak honako hauek izango dira: abonatuentzat 56 euro eta ez abonatuentzat 67,2 euro. Jarduerak Urretako kiroldegian izango dira, 09:00etatik 14:00etara. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da erabilgarri 08:30etik 09:00etara eta 14:00etatik 14:30era.
Izapidea online edota aurrez aurre Urretako zein Unkinako kiroldegietan egin daiteke.




