BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

      2025-06-30
      0
    • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

      2025-06-30
      0
    • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

      2025-06-30
      0
    • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

      2025-06-30
      0
    • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

      2025-06-30
      0
    • Urreta kiroldegia itxiko dute bihartik abuztuaren 31ra bitarte

      2025-06-30
      0
    • Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 300.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-30
      0
    • Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

      2025-06-27
      0
    • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

      2025-06-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Sormene
Hasiera›Albisteak›Sormene›Galdakaoko ikasleei rapa desmitifikatzen saiatu da La Basu gaur Sormenen

Galdakaoko ikasleei rapa desmitifikatzen saiatu da La Basu gaur Sormenen

Binke
2020-12-18
920
0

Sormene
BINKE / 2020ko abendua

Galdakaoko ikasleei rapa desmitifikatzen saiatu da La Basu gaur Sormenen

TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga
BIDEOA: Binke

Txaloka eta kantuan jarri ditu ikasleak La Basu San Antonioko raperak gaur goizeko Sormeneren tailerretan. Gaurkoa izan da ikastetxeek zuzenean parte hartu duten azkena. Hemendik aurrerako saio guztiak, ikasle zein gainontzeko herritarrentzako, streaming bidez jarraitu ahal izango dira.

Tailerrera bertaratutako gazteei galderak eginez abiarazi ditu gaur goizeko bi saioak Elena Caballerok, La Basuk, Euskal Herri zein mundu mailan zenbat rapero ezagutzen dituzten galdetuz nerabeei. Raparen eta hip-hoparen artean dauden aldeak ere zeintzuk diren azaldu ditu xehetasunez, lehenik, mugimendu honen baitan lau oinarri desberdin daudela azalduz —DJak, graffitiak, breakdance eta rapa— eta ondoren hauetako bakoitzaren nondik eta norakoak zeintzuk diren esplikatuz.  Baina gainera, horretaz gain, bosgarren oinarri bat ere sartu beharko litzatekela mahi-gaineratu du, beatbox-a, eta bideo baten bitartez lagundu du azalpena.

Esparru pertsonalagotik ere aritu da Etxebarriko San Antonioko bizilaguna, bere jatorria eta raparen munduan eman zituen lehen pausuak zeintzuk izan ziren gogoratuz. Are gehiago, inguratzen zuen kontextua medio hasiera urteak gogorrak izan zirela gaineratu du: «Gaztea nintzenean rapean ziharduten denak gizonezkoak ziren, eta besteek baino gehiago erakutsi behar nuen, inork ez zuelako nigan sinisten». Ondoren, bere lehen urteetan gaztelaniaz aritzen zela, baina urteek aurrera egin ahala hizkuntzaren rollak aldatu eta euskaraz egitearen hautua egin zuela azaldu die Galdakaoko bi ikastetxeko ikasleei.

Horrekin batera, raparen munduak azken urteetan bilakaera handia izan duela azaleratu du, bere iritziz, «dirua erditik sartu delako». Horren adibide erabili ditu oilar-gudak.

Eszenaren bilakaera eta aldaketarekin jarraituz, azkeneko urteetan aldaketa txiki batzuk izan direla ere azpimarratu du. Urteetan zehar rapa zeharo maskulinizatuta izan den generoa dela nabarmendu du, eta gaineratu, «zorionez, apurka-apurka eta erritmo geldoan bada ere emakumezkoen presentzia bai hemen zein kanpoan areagotzen hasi dela», horren adibide moduan erabili ditu Ziztada, Haizea edo Ningra. Saioarekin bukatzeko, gazteekin batera abestu eta horretaz gain hauen galderak ere erantzun ditu.

Gaur arratsaldean goizaren jarraipen bat egingo da hein batean —musika generoei dagokienez—, eta emakumeek euskal kantagintzan duten lekua hizpide duen solasaldi bat izatez gain, hiru kontzertu izango dira: J. Martina, Haizea eta Ningra, eta Kai Nakai.

Hemendik aurrerako saioak streaming bidez baino ezin izango dira jarraitu, egitarauan adierazitako ordutegiak jarraituz. Horretarako beraz, gure webgunearen hasiera-orritik jarraitu ahal izango dira saio guzti-guztiak, goizekoak zein arratsaldekoak.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Antzerkiaren eta dantzaren gainetik inklusioa aldarri Mariage ...

Hurrengo albistea

Trap doinuak ekarri ditu J. Martina taldeak ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • ArgazkiakSormene

    ARGAZKIAK | Sormenek zenbait euskal artista emakume batu zituen oholtzan

    2022-11-11
    Galdakao
  • AktualitateaSormene

    Hasi da udazkeneko Sormene, Torrezabal Kultur Etxean goiz eta arrats

    2022-11-10
    Galdakao
  • Sormene

    Miren Agur Meabe bigarrenez Sormenen, gaur «Nola gorde errautsa kolkoan» liburu berria aurkezteko

    2020-12-19
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakSormene

    ARGAZKIAK | Sormeneren udaberriko ekinaldia 75 iruditan

    2024-05-20
    Galdakao
  • AktualitateaSormene

    EGITARAUA | Udazkeneko Sormene azaroaren 10ean hasiko da

    2022-10-27
    Galdakao
  • AktualitateaSormene

    Gaur hasiko da Sormeneren talde eragilea batzen, Galdakaoko udaletxean

    2022-10-17
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

Galdakao Atletismo Taldeko Xabier Capetillo usansolotarrak asteburuan Bilbon antolatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa...
  • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

    Galdakao
    2025-06-30
  • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

    Galdakao
    2025-06-30
  • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

    Binke
    2025-06-30
  • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

    Galdakao
    2025-06-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu